EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

Euskararen Gaitasun Agiria EGA jasotzeko prozedura

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EGA GAINDITU DUTENENTZAT
2015eko 1. deialdia

Euskararen Gaitasun Agiria EGA jasotzeko prozedura

EGA titulua eskuratu ahal izateko, 2015eko ekainaren 15etik uztailaren 31ra ordainketa egiteko epea zabalik izango duzu. Behin ordainketa eginda, dokumentazioa Euskara Atalera bidali edo ekarri beharra dago. Ondoren, EGA titulua jaso bitartean, 2016ko ekainaren 30era arte balio izango dizun ziurtagiria jasoko duzu.

2015. urteko EGAren deialdiak arautzen dituen 622/2014 Ebazpenak, abenduaren 1ekoak, eta zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko 20/2011 Foru Legeak, abenduaren 28koak, honela diote: "EGA eskuratzeko 35,40 € ordaindu beharko dira. Lehen mailako familia ugariko kidea izanez gero, 17,70 €, eta bigarren mailako familia ugariko kidea izanik, deus ez".

Titulua eskuratzeko tasak ordaindu ezean, ezin izango duzu 2016an EGA agiria eskuratu.

Nafarroako Hezkuntza Departamentua
Euskara Atala
Santo Domingo, 8
31001 Iruñea (Nafarroa)

Telefonoak: 848 42 66 13 – 848 42 65 93

 

bilatzailea

Partekatu