EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2014 - 2. deialdia - Atariko Probaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atariko Probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Gogoratu emaitzak ikusteko era aldatu dela eta, hemendik aurrera, EDUCAren bidez argitaratuko direla. Zalantzarik izanez gero, EDUCA - Emaitzak ikusteko jarraibideak dokumentua irakurri.

1.- PROBAREN BALORAZIOA

Atariko Proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe (ikus. 637/2013 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdiak onesten dituena).

Hori kontuan hartuta, Atariko Proba gainditzeko eta Proba Idatzira pasatzeko, 2014ko 2. deialdiko gainditze-muga honakoa da: 65 puntukoa.

 2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (IRAILAREN 25ean eta 26an). Erreklamazioak aurkezteko lekuak: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako tokietan, eta Erregistro Orokor Elektronikoan.
Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu eta emaitzak argitaratuko URRIAREN 2an iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan:

3. - AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute ABENDUAREN 11n eta 12an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.
Atariko Proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.
Azterketa ikusteko: ABENDUAREN 16an eta 17an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

 

PROBA IDATZIA: 

 
Dokumentuak
Download this file (bbn emaitzak_akta.pdf)Akta39 Kb
Download this file (bbn emaitzak_oharrak.pdf)Oharrak15 Kb
 

bilatzailea

Partekatu