EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2014 - 2. deialdia - Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Emaitzak ikusteko jarraibideak eta bideoa

 1.- PROBAREN BALORAZIOA
"Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez (ikus. 637/2013 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdiak onesten dituena). 

 2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA
Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (URRIAREN 29an eta 30ean).
Erreklamazioak aurkezteko lekuak: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako tokietan, eta Erregistro Orokor Elektronikoan.
Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu AZAROAREN 12an, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

  • Euskara Ataleko telefono zenbakiak: 848 426613 - 848 426593 

3. - AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute ABENDUAREN 11n eta 12an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.
Atariko Proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.
Azterketa ikusteko: ABENDUAREN 16an eta 17an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan

 

 AHOZKO PROBA (DATA ETA TOKIA)

• DATA: 2014ko AZAROAREN 15ean (larunbata).

• TOKIA: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) - Zubiarte kalea, 13 - UHARTE-IRUÑEA -

AZAROAREN 12an, Proba Idatziaren behin betiko emaitzekin batera, azterketari bakoitzari AHOZKO PROBA egiteko dagokion ORDUA ARGITARATUKO DA.

AZTERKETARA ERAMAN BEHARREKOA:

  • Nahitaezko dokumentazioa: NANa, gidabaimena edo pasaportea.
  • Boligrafoa.
 

bilatzailea

Partekatu