EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2014 - 2. deialdia - Ahozko Probaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ahozko Probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Emaitzak ikusteko jarraibideak eta bideoa.

PROBAREN BALORAZIOA

"Ahozko Probaren bi aldiak batera baloratuko dira. Azkeneko kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da." (ikus. 637/2013 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdiak onesten dituena).

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (AZAROAREN 19an eta 20an). Erreklamazioak aurkezteko lekuak: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako tokietan, eta Erregistro Orokor Elektronikoan.

Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu ABENDUAREN 10ean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute ABENDUAREN 11n eta 12an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

Azterketak ikusteko: ABENDUAREN 16an eta 17an, aldez aurretik emandako orduan.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

 

Dokumentuak
Download this file (behin_akta.pdf)Akta eta oharra53 Kb
 

bilatzailea

Partekatu