EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2015 - 1. deialdia - Onartuen behin-behineko zerrenda - Atariko Probaren data

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

OHAR GARRANTZITSUA

  • Lehen deialdiko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea 2015eko otsailaren 18tik 23ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla. Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz.
  • Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda 2015eko otsailaren 25ean argitaratuko da.

ATARIKO PROBA

  • ATARIKO PROBA NOIZ: 2015eko otsailaren 28an, larunbata, goizeko 10:00etan.
  • ATARIKO PROBA NON: proba hau IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALEAN eta NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN egingo da. Arretaz begira ezazu ondoko taulan NORA dagokizun joatea. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera, azterketa egiteko ikasgelen banaketa argitaratuko da.

 201501 NON atar

AZTERKETARA ERAMAN BEHARREKOA

  • NANa / gidabaimena edo pasaportea, arkatza / boligrafoa / borragoma / erlojua (aukeran). Telefono mugikorra itzalita eta gordeta eduki behar da.

HELBIDE INTERESGARRIAK

 

bilatzailea

Partekatu