EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2015 - 1. deialdia - Atariko Probaren behin-behineko emaitzak. Proba Idatziaren data eta tokia.

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atariko Probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

1.- PROBAREN BALORAZIOA

Atariko Proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe (ikus. 622/2014 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2015eko deialdiak onesten dituena).

Hori kontuan hartuta, Atariko Proba gainditzeko eta Proba Idatzira pasatzeko, 2015eko 1. deialdiko gainditze-muga honakoa da: 65 puntukoa.

2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, nahiz Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, atariko probaren kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (MARTXOAREN 5ean eta 6an). Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu eta emaitzak argitaratuko MARTXOAREN 12an iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan:

http://centros.educacion.navarra.es/eibz
http://www.educacion.navarra.es
http://www.navarra.es/

3.- AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 16an eta 17an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.
Atariko Proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.
Azterketa ikusteko: EKAINAREN 25ean eta 26an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

OHARRA
EGA 2015 – 1. DEIALDIA
PROBA IDATZIA

NOIZ: 2015eko martxoaren 14an, larunbata, goizeko 10:00etan.

NON: Proba Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) egingo da. Mesedez, arretaz begira ezazu ondoko tauletan nora dagokizun joatea:

idatzia 01

AZTERKETARA ERAMAN BEHARREKOA:
- Nahitaezko dokumentazioa: NANa, gidabaimena edo pasaportea.
- Boligrafoa.

- Euskara Ataleko telefono zenbakiak: 848 426613 - 848 426593

Dokumentuak
Download this file (2015_1_akta_behin-behinekoa.pdf)Akta39 Kb
Download this file (bbn emaitzak _oharra+banaketa.pdf)Oharra26 Kb
 

bilatzailea

Partekatu