EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2015 - 1. deialdia - Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Emaitzak ikusteko jarraibideak eta bideoa

 1.- PROBAREN BALORAZIOA
"Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez (ikus. 622/2014 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2015eko deialdiak onesten dituena). 

 2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA
Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (MAIATZAREN 6an eta 7an).
Erreklamazioak aurkezteko lekuak: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako tokietan, eta Erregistro Orokor Elektronikoan.
Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu MAIATZAREN 19an, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

3. - AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 16an eta 17an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.
Atariko Proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.
Azterketa ikusteko: EKAINAREN 25ean eta 26an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

 

 AHOZKO PROBA (DATA ETA TOKIA)

• DATAK: MAIATZAREN 22an eta 23an.

• TOKIA: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) - Zubiarte kalea, 13 - UHARTE-IRUĂ‘EA -

MAIATZAREN 19an, Proba Idatziaren behin betiko emaitzekin batera, azterketari bakoitzari AHOZKO PROBA egiteko dagozkion EGUNA ETA ORDUA ARGITARATUKO DIRA.

AZTERKETARA ERAMAN BEHARREKOA:

  • Nahitaezko dokumentazioa: NANa, gidabaimena edo pasaportea.
  • Boligrafoa.
Dokumentuak
Download this file (Oharra.pdf)Oharrak19 Kb
Download this file (Akta.pdf)Akta44 Kb
 

bilatzailea

Partekatu