EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2015 - 1. deialdia - Ahozko Probaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ahozko Probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Emaitzak ikusteko jarraibideak eta bideoa

1.- PROBAREN BALORAZIOA

"Ahozko Probaren bi aldiak batera baloratuko dira. Azkeneko kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da" (ikus. 622/2014 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2015eko deialdiak onesten dituena).

2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (EKAINAREN 2an eta 3an). Erreklamazioak aurkezteko lekuak: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako tokietan, eta Erregistro Orokor Elektronikoan.
Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu EKAINAREN 15ean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

 3. - AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 16an eta 17an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

Atariko Proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.
Azterketa ikusteko: EKAINAREN 25ean eta 26an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

 

Dokumentuak
Download this file (2015_1_bhb_akta.pdf)Akta38 Kb
Download this file (2015_1_bhb_OHARRA.pdf)Oharra38 Kb
 

bilatzailea

Partekatu