EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home

EGA 2015 - 2. deialdia - Atariko Probaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atariko Probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

1.- PROBAREN BALORAZIOA

Atariko Proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe (ikus. 622/2014 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2015eko deialdiak onesten dituena).

Hori kontuan hartuta, Atariko Proba gainditzeko eta Proba Idatzira pasatzeko, 2015eko 2. deialdiko gainditze-muga honakoa da: 65 puntukoa.

2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, nahiz Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, atariko probaren kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (IRAILAREN 24an eta 25ean). Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu eta emaitzak argitaratuko URRIAREN 1ean iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan:
http://www.educacion.navarra.es
http://centros.educacion.navarra.es/eibz

3.- AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute ABENDUAREN 10ean eta 11n, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93, 848 42 66 13 eta 848 42 60 88 telefonoetara deituta.
Atariko Proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.
Azterketa ikusteko: ABENDUAREN 17an eta 18an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

PROBA IDATZIA:

NOIZ: 2015eko URRIAREN 3an, larunbata, goizeko 10:00etan.
NON: IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA.
Compañía kalea, 6 - IRUÑEA

AZTERKETARA ERAMAN BEHARREKOA:
- Nahitaezko dokumentazioa: NANa, gidabaimena edo pasaportea.
- Boligrafoa.

 

Dokumentuak
Download this file (bbn emaitzak_oharrak.pdf)Oharra19 Kb
Download this file (bbn emaitzak_akta.pdf)Akta40 Kb
 

bilatzailea

Partekatu