EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home EGA informazioa EGA 2014 - 2. deialdia - Atariko Probaren behin betiko emaitzak eta Proba Idatziaren data eta tokia

EGA 2014 - 2. deialdia - Atariko Probaren behin betiko emaitzak eta Proba Idatziaren data eta tokia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atariko Probaren behin betiko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Gogoratu emaitzak ikusteko era aldatu dela eta, hemendik aurrera, EDUCAren bidez argitaratuko direla. Zalantzarik izanez gero, EDUCA - Emaitzak ikusteko jarraibideak dokumentua irakurri.

1.- PROBAREN BALORAZIOA

Atariko Proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe (ikus. 637/2013 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdiak onesten dituena).

Hori kontuan hartuta, Atariko Proba gainditzeko eta Proba Idatzira pasatzeko, 2014ko 2. deialdiko gainditze-muga honakoa da: 65 puntukoa.

2. - AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute ABENDUAREN 11n eta 12an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.
Atariko Proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.
Azterketa ikusteko: ABENDUAREN 16an eta 17an, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

PROBA IDATZIA:

DATA: 2014ko URRIAREN 4an, larunbata, goizeko 10:00etan.
TOKIA: IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA, Compañía kalea, 6 - IRUÑEA
Mesedez, arretaz begira ezazu ondoko taulan zein solairutara dagokizun joatea:

20141002

AZTERKETARA ERAMAN BEHARREKOA:

- Nahitaezko dokumentazioa: NANa, gidabaimena edo pasaportea.
- Boligrafoa. 

Euskara Ataleko telefono zenbakiak: 848 426613 - 848 426593 

Dokumentuak
Download this file (atariko probaren behin betiko akta.pdf)Akta43 Kb
Download this file (proba idatzirako banaketa _atariko bbt batera_.pdf)Oharra37 Kb
 

bilatzailea

Liburutegia

liburutegia

Partekatu