EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home EGA informazioa EGA 2015 - 1. deialdia - Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak.

EGA 2015 - 1. deialdia - Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak.

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Proba idatziaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko, egin klik hemen.

Emaitzak ikusteko jarraibideak eta bideoa

1.- PROBAREN BALORAZIOA
"Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez (ikus. 637/2013 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2014ko deialdiak onesten dituena).

2.- ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA
Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (MAIATZAREN 6an eta 7an). Erreklamazioak aurkezteko lekuak: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezarritako tokietan, eta Erregistro Orokor Elektronikoan.
Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu MAIATZAREN 19an, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan: 

3.- AZTERKETA IKUSTEA
Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 16an eta 17an, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

Azterketak ikusteko: EKAINAREN 25ean eta 26an, aldez aurretik emandako orduan.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

4.- AHOZKO PROBA (DATAK ETA TOKIA)

• DATAK: MAIATZAREN 22an eta 23an.

• TOKIA:Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) Zubiarte, 13 -UHARTE-IRUÑEA-

MAIATZAREN 19an, Proba Idatziaren behin betiko emaitzekin batera, azterketari bakoitzari AHOZKO PROBA egiteko dagozkion EGUNA ETA ORDUA ARGITARATUKO DIRA.

Dokumentuak
Download this file (behin_behineko akta_2015_1.pdf)Akta eta oharra55 Kb
 

bilatzailea

Liburutegia

liburutegia

Partekatu