hasiera >>> kantak

Nire aitak amari

Erreferentzia:
Urtxintxa 4, 1.CDa, 12. kanta
Kanta:
Nire aitak amari
gona gorria ekarri. (bis)
Berriz ere maiteko dio
nire amak aitari.
Nire aitak amari
gona gorria ekarri.
Gona gorri-gorria
zazpi jostunek josia. (bis)
Berriz ere maiteko dio
nire amak aitari.
Nire aitak amari
gona gorria ekarri.

Proposamena:

Koloreak lantzeko ere aproposa izan daiteke. Korro bat egingo dugu eta bi haur erdian jarriko dira. Erdikoak aita eta ama izango dira. Kutxa batean jantzi desberdinak sartuko ditugu. Aitak jantzi bat aukeratuko du eta amari ematen dion bitartean, denok abestuko dugu.

______________________________

EIBZ