Xalala!
Riki! riki!
Xalala!
Riki! riki!
Dutxan dardaraka
Ur hotzarekin.
Hartu esponja eta xaboitu
Burua busti,
igurtzi, garbitu
zilbor eta titi.
Jira-bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan bukaera
ez dago gaizki.
Proposamena:
GAIA
(ZER LANDU)
Gorputz atalak eta hiztegia orokorrean.
ADINA
HH eta LH1
JARDUERA
Abestiak dioena antzeztu. Binaka zein lau edo hiru pertsonetako
taldeetan banatuta antzeztu daiteke. Gela osoa korruan jarrita ere
bai.
Xalala esatean, esku ahurrak lagunaren esku ahurraren kontra jo. Riki!Riki! esatean, lagunari kilimak (kili-kiliak) egin.
NON DAGO
Takolo, Pirrutx eta Porrotx (Ongi bizi) 2. abestia