Txori txiki polit bat

Hitza:
Txori txiki polit bat
leihoan kantari,
kontu txiki polit bat
esan dit gau neri.
Kontutxo bat
kontutxo bi,
ez galdetu neri hori.
Kontu hori galdetu
txori txikiari.
   
Proposamena:
Korruan denok elkarrekin dantzatu eta kantatu daitekeen abestia da hau. Dantza proposamena ondokoa izango litzateke: lehenengo bi esaldietan behera jeitsi poliki-poliki kantaren erritmo eta doinua jarraituz. Hurrengo bi esaldietan zutituko gara, poliki ere, eskuekin zerbait txikiaren keinua eginez eta gaur neri esandakoan, gure burua hatzaz seinalatuko dugu. Hurrengo bi esaldietan hatzekin kopuruak markatuko ditugu. Hurrengo esaldian ezezkoa egingo dugu hasieran eta ondoren gure burua berriro seinalatu. Azkeneko bi esaldietan, beste bati galdetzeko adieraziko dugu eskua mugituz.
 

______________________________

EIBZ