IPUINAK

 

EZUSTEKOA

Imanol Ardanaz
Askatasuna BHI testua

Hor zegoen, nire hiru izeben liburu magikoa.

Ostirala zen eta nire izebak ez zeudenez, liburua irakurri nuen.

Liburuaren erdian ari nintzela, nire izeben argazkia ikusi nuen. Bat-batean ideia bat bururatu zitzaidan, nire izebek arazo bat zegoenean beti hau esaten zuten: "Johanesi galdetu", eta horixe egin nuen, nekromantzia saio bat.

Hitz magikoak esan nituen:
"Johanes, behar zaitut.
Johanes, behar zaitut.
Johanes, lagun nazazu"

Hantxe agertu zen. Hitzik gabe geratu nintzen. Berak dena kontatu zidan: ni neu Johanes nintzen. Bostehun urte lehenago, artean nik hamabi urte nituela, sukar handi batek hartu ninduen eta hil egin nintzen. Orain dela hamabi urte nire izebek nekromantzia saio bat egin zuten niri berriro bizia emateko.

Nire hiru izebekin bizi nintzen herri txiki batean. Herria arrunta zen, beno, hori pentsatzen nuen nik. Ogi denda bakarra zegoen eta nahikoa saltzen zuten: esnea, ogia, irina eta azukrea. Baina gauza horiek diru asko zuen jendeak erosten zituen.

Guk etxean behi beltz bat genuen, bai arraroa! Eta begian zirkulu zuri bat zuen; Pintta deitzen genuen.

Nire izebak piska bat arraroak ziren, baina nik asko maite nituen eta haiek ni.

Herrian ikastola txiki bat zegoen, gehienez hogei edo hogeita bost ume zituena. Nik ez neukan lagunik, ez nituen behar.

Ostirala zen eta aspertuta nengoenez, nire izebak segitzea erabaki nuen. Kobazulo batera sartu ziren. Asteko egunak esaten hasi ziren:

"Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata"

Ez zuten "igandea" esan, baina nik ez nuen kasurik egin.

Emakumeak sutondo baten inguruan dantzatzen hasi ziren. Gero, lapiko handi batean zeuden haragi puskak jan zituzten.

Hurrengo egunean ez nintzen ezertaz gogoratzen, etxean nengoen oso pozik. Halako batean , altxatu eta leihoa ireki nuen. Zabaldu bezain laster, aker bat ikusi nuen gure lorategian. Handi-handia zen, polit-polita.

Baina han gauza arraro bat zegoen, nire izebek ipurdian muxu bat ematen ari zitzaizkion. Zein arraroa!

Ostirala zen, nire izebek ez zuten beren liburutegia itxi. Nik liburua ikusi nuen....

Handik aurrera nire bizitza aldatu zen.

 

 

 

 

--->>> ipuin gehiago <<<---