IPUINAK

 

HILTZAILE BAT ASKATASUNA IKASTETXEAN

Egilea

 

Orain dela aste bat, ni eta nire lagunak Askatasuna ikastetxera heldu ginenean, atea itxita zegoela konturatu ginen, baina, ikastetxe osoan argia zegoen. Ordu erdia pasa ondoren, ikasleak beren etxeetara joan ziren, baina gu zer gertatzen zen jakitera geratu ginen. Buelta bat ematen ari ginela, ikastetxeko leiho batean odola zegoela ikusi genuen eta oihuak ere entzun genituen. Orduan nekromantzia egitea bururatu zitzaigun gertatzen zena argitu nahi genuelako. Kandelak biribil batean jarri genituen, edalontzi bat eta nekromantzia egiteko taula bat hartu genuen. Ondoren, guztiok kandelen inguruan jarri ginen eta Johanesi erregu egin genion.

- Johanes, hor al zaude? Baina ez zuen inork erantzun. Berriro ere galdetu genion:
- Johanes, hor al zaude?
- Bai -erantzun zigun.
- Ba al dakizu zer gertatzen den ikastetxe barruan? – galdetu genion.
- Bai, hiltzaile bat dagoela irakasleei mehatxu egiten –erantzun zigun.
- Eta zer egin behar dugu?
- Zuek ukendu bat egin behar duzue ni ikusezina bihurtzeko. Nik ukendu hori erabiliz ikusezina bihurtuko naiz eta ikastetxera sartuko naiz. Han hiltzaileak ez nau ikusiko, baina nik bera ikaratuko dut eta eskolatik aterako da. Ordurako zuek poliziari deituko diozue eta bere zain egongo dira.

Johanesek esandakoa egiten hasi ginen eta ukendua osagai hauekin prestatu genuen:

- kilo bat belar
- 2 apoen mingaina
- irina
- oiloaren 2 arrautza
- hauts magikoak

Gu mendira abiatu ginen kilo bat belar moztera. Belarra hartu ondoren errekara abiatu ginen eta 2 apoei mingaina moztu genien. Arrautzak lortzeko ukuilu batera joan ginen eta azkenik hauts magikoak herriko jakitun batek eman zizkigun. Osagai guztiak lortuta ukendua prestatzen hasi ginen. Lehenengo arrautzak zartaginean frijitu eta alde batean utzi genituen. Ondoren, belarra eta apoen mingainak nahastu genituen ordu erdi batez. Amaitzeko osagai guztiak ontzi batean bota genituen eta dena nahastuz lortu genuen ukendua Johanesi eman genion. Honek ukendua edan eta ikusezina bihurtu zen. Ikusezina bihurtzean ikastetxera sartu zen hiltzailea beldurtzeko asmoz. Johanes ikastetxe barruan zegoela guk poliziari deitu genion eta hiltzailea oihu eginez ikastetxetik atera zen eta poliziak harrapatu zuen. Guk Johanesi eskerrak eman genizkion eta bat-batean hau desagertu zen.

 

 

 

--->>> ipuin gehiago <<<---