IPUINAK

 

TXANTXAK: Mutikoa eta pilota

Urko Eizagirra

D.B.H. 1
Atakondoa Ikastetxea
Irurtzun

 

Mutilak atzera begiratzea erabaki zuen bi aldiz pentsatu gabe. Beldurrez dardarka zegoen imajinazio asko baitzuen. Atzean zeukana ikustean lasaitasun ederra hartu zuen berak pentsatzen zuena baitzen. Zaldi polit eta ederra zen, beltz-beltza.

Mutikoa nola arraio ailegatu zen zaldi hura pentsatzen egon zen baina ez zekien ezta nola pentsatu.

Orduan mutikoak zera esan zion:

-Hitz egiten bazeneki!
-Jesus kostatu zaizu esatea!- mutikoa harritua eta hitz gabe geratu zen.
-Esnatu motel-oihu egin zion zaldiak. Esnatzeko! - mutilak honela sentitu zuen begi zabal-zabalekin.

Orduak joan orduak etorri mutikoa esnatu egin zen. Zaldia mintzatu zen.

-Esnatu zara, bazen ordua.
-Nor zara zu?
-Ni zure pentsamendu erreala naiz.
-Orduan pentsatzen dudana aterako da?
-Bai horrela da.
-Orduan nahi dudadan da zuk hegan Vianara eramatea. Baina ez zen ezer gertatu.
-Baina pentsatu egin behar duzu ez eskatu.
- A bale, -Bat-batean zaldiari hego beltz polit batzuk atera zitzaizkion eta pilota hartu eta aztiarengana eraman zuen eta aztiak zera esan zion:
-Uste baino tuntunagoa zara, zergatik ez duzu pentsatzen pilota batean?
-Zu zeuk esan duzu tuntuna naiz.

 

 

 

--->>> ipuin gehiago <<<---