IPUINAK

 

TXANTXAK: MUTIKOA ETA PILOTA

Aitziber Pagola Azkarate
1 D.B.H.
Atakondoa Ikastetxe Publikoa
(Irurtzun)

Buelta ematerakoan zaldi haundi eta eder bat zegoen jaberik gabe. Mutikoak segi egin zuen, baina ikusterakoan zaldia bera bezalako ibilbidea egiten ari zela, zaldiaren gainean igo egin zen.

Egunak pasa egin ziren eta laku haundi bat ikusi zuen. Izugarri polita zen, arrain asko zeuden koloretakoak eta lore eta zuhaitz ugari. Atsedenaldi bat hartu zuen bazkaltzeko eta zaldiak ura edan eta belarra jateko.

Egun hartan, baina lakua pasa ondoren, neskato polit bat ikusi eta elkar maitemindu ziren. Mutikoak esan zion bide luze bat egin behar zuela Vianaraino, baina neskatoari berdin zitzaion eta bidea biak batera egin zuten.

Vianara ailegatu eta ez zuten pilota saltzailerik aurkitu. Bueltatu behar zirenean, amonatxo zahar bat ikusi zuten pilotak saltzen eta bat erosi zuten.

Euskal Herrira ailegatu eta ezkondu egin ziren, bi ume izan zituzten. Neskatoak zaldiarekin karrera asko irabazi zituen eta mutikoa pilotaria bihurtu zen eta dirudunak izan ziren.

 

 

 

--->>> ipuin gehiago <<<---