Galtzerdi zuria

aurkibidea
 
1. ariketa

Plinioren oinetik ikusia nuen guztia mahaiaren bi hanka eta beste zapata eta galtzerdi batzuk ziren, zurezko zorua eta inoiz zangoren bat. Horretara mugatzen zen nire esperientzia…

Beraz, botoi bat izanen bazina, zer ikusiko zenuke? Ahoz kontatu. Pistaren bat nahi al duzu? Jarraian adibide batzuk dituzu:

tinbreak
flexoa
garbigailua
prakak


Lau lagunez osatutako taldeak egin eta botoi bat aukeratuko duzue (ez du zertan goiko botoietako bat izan behar). Nola izanen litzateke zuen egun bat? Zer ikusiko zenukete? Ariketa bukatzean, talde guztiek irakurriko duzue idatzitakoa eta ikaskideek zein botoi den asmatu beharko duzue.


hurrengoa