Galtzerdi gorria

aurkibidea
 
2. ariketa

 

Baietz osatu! Horretarako, azpian dituzun aditzak erabili:

zeukan, ninduen (2), nintzen (3), zuen (2), zioten, nuen, ziren, zen (2), zidan, zegoen

“Halako batean, nire jabeak hartu ___________ mutur batetik eta beste haur baten zangoen kontra bota ___________, eta beste haur hark ere neure antzeko beste galtzerdi-borra bat ___________ eskuan. Beste jokalariaren kontra ibili ___________ joan-etorrian, batzuetan bete-betean asmatuz eta besteetan huts eginez. Aurkakoak ere nire gainera egiten ___________ jauzi, gero atzera egiten zuen, nire erasoa errefusatu eta jokaldi berbera egiten ___________ nire jabearen kontra. Honek, berriz, salto eta brinko egiten zuen ni bezalako galtzerdi zorigaitzeko puxtarriz bete baten kolpeetatik ihes egiteko.
Basati haiek jolasa deitzen ___________ borroka hari, eta nik, jota egoteaz gainera, ez ___________ezer ulertzen. Nire jabeak aurkakoaren zangoak jotzea lortzen zuenean, bera eta bere lagunak algara eroetan hasten ___________, garaile oihuak jaurtiz. Biktimak, aldiz, igurtzi azkar batzuez goxatzen zuen oinazea, eta erasorako prestatzen ___________ berehala.
Batzuetan, nire jabeak atsedena ematen ___________, baina hori beste galtzerdi batzuen arteko borrokak ikusteko ___________, denak ere Izaki Arraro sutu eta oihulari haien eskuetan beti. Jolastoki hark zirku erromatar baten antz handia zuen.
Kezkatu egin ___________ nire erresistentzia zela eta. Egia da Kloti andreak oso ondo josia zidala punta, eta puxtarriak ez zirela hasieran uste izan nuen bezain astunak. Baina bistan ___________, martxa hartan, nireak laster egingo zuela, erremediorik gabe. Nire galtzerdi izaera gajoa piura desitxuratu barregarria hartzen ari zen eta heriotza izugarri oinazetsua izango nuela pentsatzera iritsi ___________.”


Zer moduz? Zuzentzeko, begira itzazu 57. eta 60. orrialdeak.

 

 

hurrengoa