Galtzerdi berdea

aurkibidea
 
3. ariketa

Arropa modu ezberdinetan garbitu behar da. Zuen etxeko garbigailua nola dabilen ba al dakizu? Zure etxeko garbigailuaren instrukzioak idatziko dituzu. Lehenik, garbigailuan martxan jartzeko zer egin behar den esan behar duzu. Horretaz gain, arroparen arabera programa bereizi behar dela ikusiko zenuen.Zenbat programa ditu zure etxeko garbigailuak? Noiz erabiliko duzu bata ala bestea?

Garai batean etxeetan ez zen urik izaten, eta are gutxiago garbigailurik. Arropa nola garbitzen zuten?

Zuentzat lixiba zer da? Garai batean, lixiba egiten zuten arropa zuritzeko. Baina ba al dakizue zer erabiltzen zuten horretarako? Zuen etxean, herrian adineko jendeari galdetu lixiba (lixue, lixua, lixiba... gaztelaniaz “colada”) nola eta zerekin egiten zen.

erantzunak


hurrengoa