|
Liburuak hizpide
DBH 2. mailako Oinarrizko
Hizkuntza Trebetasunak irakasgaiaren Curriculumean ageri diren
edukiak lantzeko (ortografia, testuak sortu eta berrikustea, narrazio
testuak ulertzea...) eta irakurzaletasuna bultzatzeko ariketa multzoa
sortu dugu. Curriculumean zehazten diren lau idazleetatik bi aukeratu
ditugu, Mariasun Landa eta Patxi Zubizarreta, eta haien liburu banaren
lanketa prestatu dugu. Berez, Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunetarako
prestatutako ariketak izan arren, ariketa sorta hauek DBH 1. mailan
ere erabil daitezke (edo beste mailaren batean, moldatuta beti ere).
Atlas
sentimentala (Patxi Zubizarreta)
Helburua ez da liburua irakurri
eta ulermen ariketak egitea, gure asmoa bestelakoa da. Izan ere, eguneroko
generoa lantzeaz gain, beste kultura batean barneratzeko aukera ematen
digu Atlas sentimentalak. Hortaz, irakurriaren ulermena eta lau trebetasunak
lantzen dira, baina bide batez ikasleak liburuaren mamia ateratzera,
literaturaz gozatzera bultzatu nahi ditugu.
Izan ere, hemen proposatzen
ditugun jarduerak nahiz ariketak egunerokoaren ordenari jarraituz ageri
dira eta hiru ataletan banatuta daude:
- Liburua irakurri baino lehen atalean, hasi aurretik egin daitezkeen
jarduerak dituzu.
- Liburua irakurri bitartean atala, izenak dioen moduan, liburua irakurri
ahal egin behar da.
- Bukaeran izeneko atalean, liburua irakurri ondoren egiteko ariketak
aurkituko dituzue.
Galtzerdi suizida
(Mariaxun Landa)
Liburu honek ere antzeko egitura
du: irakurtzen hasi baino lehen, irakurri bitartean eta bukaeran egiteko
ariketak. Antolaketa bestelakoa da liburu honetan: zazpi atal ageri
dira, atal bakoitzeko galtzerdi bat eta galtzerdi bakoitzaren barruan
jarduerak eta ariketak. Liburua klasean ozen irakurtzeko prestatuta
dago. Ariketek batez ere mintzamena lantzea dute helburu. Polita izan
daiteke, kolore ezberdineko zazpi galtzerdi gelan zintzilikatzea, eta
atal bakoitzarekin bukatzean, galtzerdia kentzea.
Galtzerdi suizidak eskaintzen
ahal digu sentimenduak kanporatzeko bidea eta hau da, hain zuzen ere,
ariketa batzuen helburua. Honetaz gain, lau trebetasunak eta hizkuntzarekin
jolasteko ariketak ere aurkituko dituzue.
|
|