Errimak lantzen
Erdarazko poesian ez bezala, euskaraz bertsoek ez dute errima asonante ezta kontsonanterik ere. Bertsogintzarako arauak hauek dira:
a) |
Kontsonante hoskideak: | |||
- B, D, G, R - K, P, T - M, N - S, X, Z - TS, TX, TZ |
||||
b) |
A bokalez bukatzen diren hitzetan komeni da aurreko bokala ere errepikatzea: | |||
lana plana ama fama |
kontrola karakola axola kokakola |
beldurra apurra egurra muturra |
||
c) | E, I, O edo U bokalez bukatzen bada, azken silabak errimatzea aski da: | |||
sarri horri herri |
Aintzane konforme ene |
|||
d) |
A edo AK mugatzaileak, deklinabideko atzizkiak (-an, -tik, -ra, -ri...) eta beste atzizkiekin (-garri...) aurreko silabak errimatzea komeni da. | |||
txikiak guztiak bustiak |
||||
e) |
L, N, R, S, Z, TS eta TZ kontsonantez bukatzen diren hitzetan nahikoa da aurreko bokala berdina izatea: | |||
zor jator Aitor Inor |
||||
f) |
Diptongoek (ai, au...) errima dute: | |||
jai zai alai usai |
Bertso berean oin bera errepikatzeari poto egitea esaten zaio. Esanahi bereko hitza behar du izan, homonimoak salbuespen dira, noski.
(Manu Gomez Genua. Bertsolaritza eta ahozkotasuna. Curriculum eta material didaktikoa. Moldatua)
Hau guztia ikusi eta gero, oin zerrendak eginen dituzue; hurrengo saioetan sortuko dituzuen bertsoetarako oso lagungarri izanen zaizkizue.
Bukatzeko, bina bertso asmatuko dituzue, jarraian dituzuen oin zerrendetatik hitzak aukeratuz:
Neskatxa Fetxa Fletxa Fitxa Errebantxa Txantxa Dutxa Metxa Martxa |
Bizitza Ekaitza Galtza Giltza Dantza Zalantza Balantza Jendetza Aketza |