literatur sorkuntza

Errimak eginez koplak sortu

Errimak lantzen eta koplak sortzen ikasiko duzue gaurkoan. Bakoitzak hiruzpalau oin zerrenda eginen dituzue lehenbizi. Gero, zerrenda bakoitzak iradokitzen dizuenarekin kopla bana (edo, ausartuz gero, bertso bana) eginen duzue. Gogoratu koplak zortzikoen erdiak direla; kopla txikia zortziko txiki baten erdia da eta kopla handi bat zortziko handi edo nagusi baten erdia. Hona hemen hiru oin zerrenda:

Ederra
Alferra
Okerra
Muskerr
Akerra
Ferra
Gerra
Xerra
Mendizerra
...
 

Hurbila
Pila
Isila
Bila
Zaila
Karkaila
Maila
Sarraila
Abila
Iskanbila
Teila
Bonbila
Sugandila
...

  Giltza
Dabiltza
Hitza
Bizitza
Arbatza
Abesbatza
Lokatza
Baratza
Partaidetza
Kidetza
Hezkidetza
Erregetza
Esperantza
Latza
Aketza
Emaitza
Zuzendaritza
Ekaitza
Bizitza
Galtza
Giltza
Iraultza
Dantza
Balantza
Zalantza
...

Adibide gisa, Xabier Amurizaren Zu ere bertsolari liburuko lau kopla dituzue:

Kopla bat osatzeko
Honenbeste kopla
Eman beharko diot
Buruari zapla.

Eskolan ari gara
Lanean jo ta ke
Ardo pixka batekin
Hobeki litzake.

Ondoan daukat mutil
Bizar luzeduna
Tximinoa dirudi
Baina euskalduna.

Nik ere badut neska
Polita ondoan
Kalabazak agindu
Zizkidan lengoan.


Orain zuei dagokizue hiru kopla sortzea. Animo!


________________________

_____________________

__________________________

______________________

 

________________________

_____________________

__________________________

______________________

 

________________________

_____________________

__________________________

______________________

Koplek tradizio handia dute eta asko erabiltzen dira, batez ere etxez etxe eskeak eta errondak egiteko. Horrelako eskerik edo errondarik ezagutzen al duzue? Non? Noiz egiten dira? Zer egiten da? Han kantatzen den koplarik ezagutzen al duzue?