Neurri bakoitzerako doinuak
Honezkero neurri ezagunenak ezagutzen dituzue. Beraz, neurri bakoitzak dituen doinuak gogoratuko ditugu.
Kopla txikia | - Furra-furra - Ama begira zazu - Haurrak ikas zazue - Akerra ikusi dugu - Ikusi nuenean |
Zortziko txikia | - Maritxu nora zoaz - Pasaiako plazatik - Triste bizi naiz eta - Markesaren alaba - Neska zahar bat tentatzen - Aitorren hizkuntza zaharra - Bautista Basterretxe - Orioko baleari - Iturengo arotza - Olentzero joan zaigu - Gernikako arbola - Astoa ikusi nuen |
Hamarreko txikia | - Batetikan korrozka |
Kopla handia | - Axuri beltza - Donostiako hiru damatxo - Ala kinkiri - Aita-semeak |
Zortziko handia | - Pello Joxepe - Aita Jainkoak - Santa Ageda - Hara non diran - Gaueko izar argitsuena |
Hamarreko handia | - Mutil koskor bat - Misiolari baten moduan - Sentimendua sartu zitzaidan |
Neurri berezia | - Ia gureak egin du - Iparragirre abila dela - Ikusten duzu goizean - Betroiarenak - Maitea nahi badezu |
(Mikel Mendizabal & Antton Kazabon: Txikitik
handira. GIE)
Gehien gustatzen zaizun doinuarekin bizpahiru bertso sortuko dituzu. Oraingoan, norberak asmakizun bat egin beharko du, beraz, animalia, pertsonaia, gauzaren bat pentsatu eta horren inguruko bertsoa eginen duzue. Gero, gainerakoek asmatu beharko dute ikaskidearen bertsoaren atzean zer dagoen. Irakasleak moderatzaile lana eginen du.
Adibide gisa, Bertsotan blai, bertsotan bai liburutik ateratako bertso hauek dituzue:
Ea asmatzen duzun Zertaz ari naizen Animali bat dela Esango dut ozen Txiki haundi luze motz Mehea edo gizen Garai batean oihan Beltzean bizi zen. |
Orain baietz asmatu Guztiok izena Jolasten pasatzen du Denbora gehiena Beste batzutan koxka Egiten duena Batzuk deitzen diote Lagunik onena |
Nere gauza hau asko ikusten da Baina ez da eguzkia Horrelakoxez beteta daude Liburu ta idazkia Txiki denean borobil antza Haundi bada hirukia Abezedario deitzen den horren Lehen bokal ta hizkia. |
(Josu Etxanobe, “Pello Joxepe” doinuan) |
(Manu Gomez Gernua. Bertsotan blai,
bertsotan bai. Irakaslearen gida liburua. Nafarroako Gobernua)