literatur sorkuntza

Bertso hauek ordenatu

 

Amaia Agirre:   Xabier Paya:
  Gizartearen aurrean hauek
badute mila bertute,
euren gorputza zer-nola zaindu
pasa dute hainbat urte;
hau ikusita nik ez jaterik
inork ez dezala uste,
nahiz ta liraina egon naitekeen
gutxio jatean truke,
baserritarrek gutxinez atze
zabalak mate dituzte. (bis)
    Hau da galdera, hau da galdera
eta nola erantzun, ai!
Mutikotxoa aurrean daukat
erantzun on ta finan zai.
«Ama baduzu, bai, egia da»
erantzun diot nolanahi.
«Bi aita ere aurrerantzean
horretan zu egon lasai;
aitarik inoiz ez jatzu falta
izango baina amarik bai». (bis)
  Neurri guztiak ondo mantentzen
dabiltza ahaleginean
eta kezka bat sortuarazi
didate gaur barrenean;
itsusia naiz askoren ustez
ederren aldamenean,
baina nik nere kasa jarraitu
nahi det eundoko planean,
haragiak zer balio du ba
non heldu ez dagonean? (bis)
   

Antza ez dago konbentzitua
«Hobeto azaldu, aizu!».
Egia da bai ja langileak
egin doskula abisu
nola erantzun? nola azaldu?
Bueltaka nabil jo ta su...
baina erantzunik ezin aurkituz
egingo al dit honek kasu?
Lasai, heldua izandakoan
dana ulertuko duzu. (bis)

         



--->>>ikaslea<<<---