Bertsoak aldatzen
Kanta edo bertso bat aukeratu eta aldatu behar duzue, eguneroko gauzaren bat sartuz, pertsonaiak, egoerak... aldatuz, etab.
Adibide moduan, Xalbadorren heriotzean abestiarekin egin daitezkeen aldaketak dituzue.
Jatorrizko bertsioa:
Adiskide bat bazen Orotan bihotz-bera Poesiaren hegoek Sentimenduzko bertsoek antzaldatzen zutena. |
||
Plazetako kantari Bakardadez josia Hitzen lihoa iruten Bere barnean irauten Oinazez ikasia. |
||
Nun hago? Zer larretan, Urepeleko artzaina? Mendi hegaletan gora Oroitzapen den gerora Ihesetan joan hintzana. |
||
Hesia urraturik Libratu huen kanta Lotura guztietatik Gorputzaren mugetatik Aske sentitu nahirik. |
||
Azken hatsa huela Bertsorik sakonena Inoiz esan ezin diren Estalitako egien Oihurik bortitzena. |
||
Nun hago... | ||
Aldaketak ugariak izaten ahal dira:“Nun hago?
Zer eskoletan, Leitzako irakasle?”
“Azken azterketa zela
Denetan zailena
Inoiz egin ezin diren
‘sorpresa azterketen’
traiziorik handiena”
Beste adibide bat ordenadore gelan ikus dezakezue: Wazemank programaren Benito Lertxundiren “Herribehera” abestiaren bertsio berria sortuz: “Gerri behera”.