literatur sorkuntza

Bertsotik prosara

Bertso bat hartu eta prosara pasatu behar duzue, hau da, bertsoarekin ipuin bat kontatu behar duzue.

Orain arte asko izan dira ikusi eta ikasi dituzuen bertsoak, beraz, gustatu zaizuen bat hartuta, ipuina idatziko duzue. Orain artekoez gain, besteren bat ezagutzen baduzu, hori ere erabil dezakezu.

Jarraian, ariketa egiteko bertso ezagun batzuk ageri dira:

- Furra-furra
- Akerra ikusi dugu
- Ikusi nuenean
- Maritxu nora zoaz
- Pasaiako plazatik
- Triste bizi naiz eta
- Markesaren alaba
- Neska zahar bat tentatzen
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Bautista Basterretxe
- Orioko baleari
- Iturengo arotza
- Astoa ikusi nuen
- Batetikan korrozka
- Axuri beltza
- Donostiako hiru damatxo
- Ala kinkiri
- Aita-semeak
- Pello Joxepe
- Aita Jainkoak
- Hara non diran
- Gaueko izar argitsuena
- Mutil koskor bat
- Misiolari baten moduan
- Sentimendua sartu zitzaidan
- Ia gureak egin du
- Iparragirre abila dela
- Ikusten duzu goizean
- Betroiarenak
- Maitea nahi badezu
- Frantses euskaldun bat etorri zait


Aukerak ugariak dira, zerrendako bertso batetik abiatuz, beste bertso batetik abiatuz edo, jarraian duzuen bertsotik abiatuz, sortu behar duzue ipuina:

Potajiarenak (Bilintx)

Egunaren izena
Ez dakit nola zan
Bainan seinalagarri
Partidu bat bazan.
Pilotan jokatzeko
Oiartzungo plazan
Nahi det nere orduko
Gertaera esan
Hurrengoan beste bat
Eskarmenta dezan.

Partidua jokatzez
Bukatu zanian
Ostatura joan nintzan
Zuzen-zuzenian.
Maira jana ekartzen
Hasi ziranian
Apaiz bat zerbitzen zan
Aurren-aurrenian
Sartu zan makina bat
Haren barrenian.

Nere ditxa guziak
Badute ajia
Noski naiz Jaungoikuak
Aztuta lajia.
Gosiak egin nuen
Hango biajia
Kulpa zuen harentzat
Daukat korajia
Apaiz batek jan zuen
Nere potajia.

Zintzur ona zuela
Ondo sinaliak
Eman zituen apaiz
Babarrun zaliak.
Dozenaka tragatzen
Zituen aliak
Maskatu ere gabe
Tripazai jaliak
Halako aisa nola
Antxoa baliak.

Tragatutzen zituen
Igar ta hezeak
Ez ziran haren dina
Zetozen klaseak.
Agertu orduko zeuzkan
Tripara paseak
Kortesia gabeko
Txapela luzeak
Harek naikua janda
Ni berriz goseak.

Geroztik ostatuan
Sartu ordurako
Galdea egin gabe
Ez det nik faltako.
Egun hartako apaiza
Ote dan harako
Ez apaiza guziak
Berdin diralako
Baizik batek bildurra
Sartu zidalako.

(X. Amuriza, Zu ere bertsolari, ELKAR-AEK)