literatur sorkuntza

Bilduma

Ikasleei etxean zein ipuin aditu duten galdetuko diegu. Haiek esaten dituzten ipuinen izenburuak arbelean idatziko ditugu eta ezezagunenak kontatzeko eskatuko diegu.

Gero, galdetuko diegu zein ipuin mota gustatzen zaien gehien. Demagun sorginenak eta lamienak gustatzen zaizkiela. Etxean, bizilagunen bati, herriko norbaiti... gai jakin horren inguruko ipuinen bat kontatzeko eskatu beharko diete eta idatzita ekarri. Marrazki polit bat egin eta denon ipuinekin bilduma polita eginen dugu. Irakasleak bildumaren kopiak aterako ditu eta ikasleei emanen dizkie.

Egindako bildumak webgunean zintzilika edo argitara eman daitezke.