literatur sorkuntza

Binomio fantastikoa

Ikasle bakoitzak bi objektu idatzi behar ditu. Ondoren, esan behar zaie aukeratu dituzten bi objektuak haien ipuin fantastikoaren protagonistak izanen direla eta, istorio bat asmatu behar dutela, istorio magikoren bat.

Irakasleak, ikasleak bideratzeko, adibideren bat asma dezake: jertse magikoa, lore magikoa, arkatza magikoa, borragoma magikoa, gozoki magikoak, baloi magikoa...

Ez dute ipuin osoa idatzi behar, ipuinaren eskema prestatu behar dute (non den; zer gertatzen den; arazoa nola konpontzen duen...), gero ikaskideei ahoz kontatzeko.

Irakasleak power point-en izanen du adibide bat: BI GALTZERDI izeneko diapositiba sorta. Adibide hau ariketa egin ondoren, edo egin baino lehen, erabil dezakezue.

--->>>ikaslea<<<---