literatur sorkuntza

Propp-en funtzioak II

Ikasleei Propp-en 31 funtzioak emanen dizkiegu eta haiekin komentatuko ditugu. Behin funtzioak argi gelditu direla, hainbat ipuin tradizional edo herri ipuin zerrendatuko ditugu eta denen artean funtzio horiek nola betetzen diren ikusiko dugu.

Beste aukera bat hainbat ipuin irakurri eta aipatu funtzioak testuetan aurkitzea datza. Horretarako, Euskal Idazleen Elkarteko Ipuina lantzeko gidan iradokitzen dituzten hauek erabiltzen ahal ditugu:

ARRATIBEL, J. “Aingeru goardakoa” in Kontu zaharrak. Erein.

ANDERSEN, Hans. “Elfoen muinoa” in Hemeretzi ipuin. Literatura Unibertsala. Ibaizabal

PERRAULT, Charles. “Txanogorritxo” in Perraulten ipuinak. Pamiela

 

 

Ipuineko funtzioen zerrenda laburtua Propp-en arabera:

 

0. Hasierako egoeraren deskripzioa

1. Familiakoen bat urrundu (edo hil, kasurik txarrenean)

2. Protagonistari egiten zaion debekua

3. Debekua hautsi

4. Erasotzaileak biktimari buruzko berriak bilatzen ditu

5. Erasotzaileak lortzen ditu biktimari buruzko berriak

6. Erasotzailea biktima engainatzen ahalegintzen da

7. Biktima gaizkile egiten da bere gurariaren kontra

8. Erasotzaileak okerkeria egiten du. Zer edozeren falta igartzen da

9. Falta denaren edo okerkeriaren berria zabaltzen da eta heroiarenganaino heltzen da

10. Heroi bilatzaileak erasotzaileraren aurkako ekintzari hasiera ematen dio

11. Heroia bila irteten da: bilatzaileak helburu hori dauka; biktimak ez dauka helburu zehatzik

12. Heroiak emaile bat aurkitzen du eta honek proba bat egiten dio

13. Heroiaren erantzuna probari

14. Heroiak gauza hartu edo kendu egiten dio emaileari

15. Heroia bilatzen gauza dagoen lekura doa

16. Heroia eta erasotzailearen arteko borroka

17. Heroiak marka bat hartzen du

18. Erasotzailea gainditu egiten du. Garaipena

19. Okerkeria edo falta zuzendu

20. Heroia itzuli egiten da

21. Heroiak laguntzaile magikoaren laguntza hartzen du

22. Heroiari jarraitu egiten diote erasotzaileak eta haren kideek

23. Heroia inork jakin gabe heltzen da

24. Sasi heroi batek asmo ilunak erreibindikatzen ditu

25. Heroiari lan gaitza agintzen zaio

26. Heroiak lan zaila bete egiten du

27. Heroia legez onartzen dute

28. Sasi heroiaren nortasuna argitzen da

29. Heroiak bere itxura eta ingurua antzaldatzen ditu

30. Zigorra heroi faltsuari

31. Heroiaren ezkontza eta beste sari batzuk