literatur sorkuntza

Ipuinaren egitura aztertzen

Bazen behin artzain familia bat. Borda bakarrean zituzten ardi guztiak. Bazka ematen zieten, zaindu eta mendira ateratzen zituzten.

Noizean behin, ardiak alde egiten saiatzen ziren.

Orduan, artzainik zaharrena agertzen zen eta esaten zien:

“Zuek, ardi inozo eta harroputzak ez al dakizue kanpoan haran hau arriskuz betea dagoela?! Hemen baino ez dituzue izanen ura, jakiak, eta batez ere otsoen aurkako babesa”.

Oro har, hori aski izaten zen ardien “askatasun aireak” baretzeko.

Egun batean bestelakoak bezalakoa ez zen ardi bat sortu zen. Ardi beltza. Bihurria zen eta artaldea soroaren askatasunera alde egitera animatzen zuen.

Artzain zaharraren bisitak, kanpoko arriskuen berri emateko, gero eta ugariagoak ziren. Hala ere, ardiak urduri zeuden eta eskortatik ateratzen zituzten bakoitzean zailago izaten zen ardiak berriz biltzea.

Gau batean ardi beltzak konbentzitu eta alde egin zuten arte.

Artzainek eguna argitu arte ez zuten deus ere sumatu, orduan ikusi baitzuten eskorta hautsita eta hutsik.

Denak elkarrekin joan ziren familia-buru zen agurearengana.

- Joan dira, joan dira!

- Gaixoak...

- Eta gosea?

- Eta egarria?

- Eta otsoa?

- Zer gertatuko zaie gu gabe?

Agureak eztul egin zuen, pipa erre eta esan zuen: “Egia da, zer gertatuko zaie gu gabe? Eta okerrago dena... zer gertatuko zaigu guri haiek gabe?”

(BUCAY, Jorge. Déjame que te que cuente. Integral. Itzulia)

--->>>irakaslea<<<---