literatur sorkuntza

Ipuinak sortzen

Ikasleek ematen zaizkien fitxekin ipuin bat sortuko dute.

Irakasleak kartulinatan honako fitxak hauek izanen ditu:

Pertsonaiak: Arkatza, eskularrua, eltxoa, hartza, azeria, otsoa, landarea, elefantea, olagarroa, karramarroa, Txanogorritxo, Barbantxo, printzea, printzesa... (errepika daitezke, ikasle bakoitzak pertsonaia bat baino gehiago eduki dezan).
Lekuak: Oihana, mendia, basamortua, gaztelua, hiria, herri txiki bat, txabola bat, itsasoa...
Garaia: Duela urte asko, Erdi Aroa, mila urte barru, gaur egun, Aurre Historian...

Lekua eta garaiari dagokion fitxa bana emanen zaio ikasle bakoitzari, eta pertsonaiari dagozkion bizpahiru. Ikasleek datu hauekin ipuina sortu beharko dute. Idatzi eta gero, ahoz kontatzea eskatuko diegu.

 

Beste aukera bat izan daiteke:

gezia Aurretik ikasleei pertsonaiak, lekuak eta garaiari dagozkion orri zuriak ematea eta haiek betetzea.