literatur sorkuntza

Kontatutako ipuina garatu

Ariketa hau bi modutara egin daiteke: irakasleak ipuin bat kontatuko die ikasleei edo denen artean ipuin bat asmatuko dute (klasikoa, ahoz jasotako hango istorioren bat, klasean asmatutakoa...). Taldea handia bada, bizpahiru taldetxo sortzen ahal dira, talde bakoitzak ipuin bat garatuz edo, ideia beretik abiatuta, bakoitzak bere istorioa asmatuz. Ipuin honen ideia nagusiak arbelean idatziko dituzte eta, ideia bakoitzeko taldetxo bat sortuko da, ideia hori bera garatzeko. Xehetasunak ikasleek eman beharko dituzte: lekuak, pertsonaiak... nolakoak diren; zer gehiago gertatzen den; pertsonaiek zer esaten duten; beste bukaeraren bat edo aldaketaren bat bururatzen zaien...

Hurrengo saioan, talde guztiek egindakoa komunean jarriko dute, azken zuzenketak egiteko, ideia gehiago gehitzeko...

Aukera bat baino gehiago dago:

>> Antzerki bat egin dezakete eta bideoz grabatu. Antzerkia egiteko, jantziak, lekuak... prestatu beharko dituzte.

>> Beste aukera bat da ikastetxean ikasle gazteagoak badaude, hauei antzeztea edo institutuko jaialdian antzeztea; beste ikastetxe batera joatea...

- Kolorezko kartulinatan idatz dezakete, marrazki politak erantsiz... Gero, denentzat kopiak ateratzen ahal dira.
- Power point-a erabiliz, ipuin elektronikoa egin dezakete.