literatur sorkuntza

Narratzaileak aldatzen

Ipuin klasikoen izenburuak arbelean idatziko ditugu. Zerrenda egina dagoenean, ikasle bakoitzari ipuin bat egokituko zaio. Ipuin bera bizpahiru ikasleri banatuko zaie baina, bakoitzak ikuspuntu batetik kontatuko du istorioa, beraz, narratzaileak aldatuko dira batetik bestera. Adibidez: Txitxirio txikiren edo Barbantxoren ipuinean, kontakizuna kanpoko norbaitek kontatu digu beti. Oraingoan, narratzaile bat aita edo ama izanen da, bestea behia eta, azkena Barbantxo.

Lehenbizi, idatziz prestatuko dute, eta gero, ahoz kontatuko dute, ikasleek narratzailea aldatzen kontatzeko modua ere aldatzen dela ikus dezaten.