literatur sorkuntza

Olatu handia

Olatu Handia ipuina irakurri ondoren, ikasleek bukaera asmatuko dute. Zenbait bukaera ozen irakurri eta gero, irakasleak originala irakurriko du.

Bukatzeko, beltzez dagoenaren esanahia ahoz azalduko dute denen artean.

barratxoa

Bukaera:

Aitonak betilun jiratu eta eskua luzatu zuen, zerumuga aldera seinalatuz.

-Begira han -esan zuen.

Han, azken mugan, ordu batzuk lehenago itsasoaren gainazala ispilu bat bezain laua zen lekuan, zerurainoko ur murraila bat ageri zen. Olatu ilun eta erraldoi bat mehatxu eginez zetorren zerumugatik. Ur amildegia lehorrera iritsi zen orro zatar batean, itsas ertzean irauli, guztia birrinduz, guztia bereganatuz, eta trumoi lazgarri eta amorratu batez, mendiaren aurka hautsi zen... Beste olatu bat, gero beste ahulago bat... Gero itsasoa atzera egiten hasi zen, zurrumurru batekin.

Lurra iraulita eta arrailatuta azaldu zen. Olatu itzel hark herrixka desagertarazi zuen.

Zaindari zaharrak pozik begiratu zien herritar guztiei, mendi gailurrean ongi salbu baitzeuden.

Haren egonarriak itsasoaren ekinalditik salbu utzi zituen.


JIMENEZ MAIA, Josu. Olatu handia. Moldatua

--->>>ikaslea<<<---