literatur sorkuntza

Txanpon baten truke...

Ipuinak sortzeko ariketa dugu hau. Ikasleek Alaitz eta Maiderren kanta entzun eta hutsuneak beteko dituzte.

Zuzenketa orria

Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak kontatzen dituena
txanpon baten truke

Dragoi eta printzesaren
ezinezko maitasuna
zahartutako basoko loti ederraren azken eguna
printze urdinak abandonatuta
Txanogorritxoren dibortzioa
otsoaren suizidioa

Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke

Jendea presaka dabil ordea
entzuteko astirik ez dauka
aspaldiko garaietan,
urrutiko lurralde(e)tan
gertatutako istorioak
Txanogorritxoren dibortzioa
otsoaren suizidioa

Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke...
txanpon baten truke...
txanpon baten truke...


Ikasleei esanen diegu: “Eta zuk txanpon baten truke ipuin bat kontatuko diguzu?”. Irakasleak txokolatezko txanpon batzuk eramaten ahal ditu eskolara eta arbelera ipuina kontatzera ateratzen den ikasleari eman.

 

--->>>ikaslea<<<---