literatur sorkuntza

E eguna

Hurrengo testutxo hau irakurriko duzue.

 

E eguna

(Ibarretxek atzo: «Prozesu erabakitzaileko E egunaren biharamuna prestatzea da nire egitekoa»).

Erkidegoko euskaldunon eskubideen erretore eta ene errenten EAEko etxajaun entzutetsuari eskutitza: etxekoon eta erdaldunen eskerrik eskuzabalenak entzuteko eta ereinotz ederrena eskuratzeko, eutsi espiritu eskuzabalenaz eskuzabaltasunez eskainitako eskuari. Egiezu ezentzunarena erbesteko etsaien eskandaluzko esan eta espresioei, ez etekinik eman etxekoen eraso etxekalteei. Ez esan ezetzik eztabaidari. Erraztu elkartzeko erak eta ekintzak, ekidin ezinezko ekimenak. Ezkondu eskubideen esentzia eta erantzukizunen errealismoa, eragin euskararen erabilera elkartasunezkoa, elikatu etikazko ekimenak, etxekotu Europa eta europartu etxea, eraiki etorkizuneko egoitza. Esanak esan, estutu ezpainak, ekin E eguna errematatzeko erabaki eder ezinbestekoari eta ez erre euskaldunon esperantza.

Anjel Lertxundi

barratxoa

Testuak gauza berezi bat du. Zer den al dakizu? Ohartu zarete hitz guztiak e letraz hasten direla? Orain zuek taldeka A eguna izeneko albistea sortuko duzue.

 

A eguna

 

 

 

 

 

 

 

barratxoa

Azken desafioa!

I, O eta U eguna sortzen ausartuko zarete? Letra hauekin egitea zailagoa denez, bi edo hiru letra elkarrekin konbinatuz sor dezakezue.

 

I eguna

 

 

 

 

 

 

 

barratxoa

 

O eguna

 

 

 

 

 

 

 

barratxoa

 

U eguna

 

 

 

 

 

 

 

 

Iturria: berria