literatur sorkuntza

Emakumeak

Marrazkia ikusi eta burura datorkizuena talde txikitan komentatu.

komikia

 

Ondoren, jarraian duzuen testua irakurriko duzue.

Publizitatea, ekintza komertziala izateaz gain lengoaia, hizkuntza ere bada. Beraz, baditu berari dagozkion kodeak. Hizkuntza guztiek zer edo zer komunikatzeko balio duten moduan, publizitatean hizkuntza produkturen bat kontsumitzeko erabiltzen da. Gaur egun, publizitateak indar handia du, izan ere, ezin ditzakegu gure errealitatea eta gure jarrera azaldu publizitatea kontuan hartu gabe.
Baina publizitateak kontsumitzera bultzatzeaz gain, bizitza ikusi eta ulertzeko moduak transmititzeko ere balio du. Eta hemen datza arriskurik handiena: publizitateak egunero eragiten digu, ohartu gabe ere, gure jokatzeko eta pentsatzeko moduan.
Jarraian, hainbat sinadura komertzialen “spot”-ak aurkeztu ditugu, azter ditzazun. Denek komunean emakume baten presentzia dute. Badira, ikusi ahal izanen duzuenez, beste adibide ugari.

Binaka galdera hauek erantzunen dituzue. Horretarako, behean dituzuen iragarkiez balia zaitezte:

  1. Nor da iragarki bakoitzeko protagonista?
  2. Produktua saltzeko eta erakartzeko zer erabiltzen dute?
  3. Zein azalpen izan dezake aurreko galderak?
  4. Emakumearen paperari dagokionez, mezu publizitarioen artean harremanik ikusten al duzu? Zure erantzuna azaldu.
  5. Emakumea erabiltzen duten iragarkien adibideak jar itzazu.
  6. Etxean eta ikaskideekin komenta itzazu zure ikerketaren emaitzak.

Iturria: www.edualter.org/material =>11 fitxa
euskaratua

Iragarkiak
iragarkiak
iragarkiak
iragarkiak
iragarkiak
iragarkiak
iragarkiak