literatur sorkuntza

Literaturatik abiatuz

Behean duzuen testua irakurri ondoren, eta testuak iradokitzen dizuena kontuan harturik, iragarki bat sortuko duzue.

“... telebistari begira geratu nintzen. Ordura artean ikusi gabea nuen beste iragarki bat ikusi nuen, telebista marka batena. Negu giroa, elurra eta haizea zegoen hiri bateko kaleetan. Gizon bat ageri zen, ibiltari, sonbreirua jantzita, aterki sendoa haizearen aurka babesteko ahaleginetan, berokia sudur puntaraino lotuta... Etxetresna denda baten parera helduta, barruko telebista batean sekulako eguzki ederra ageri zen, paisaia eder bat berotzen. Gizona begira geratu zen. Aterkia itxi, sonbreirua eta berokia erantzi eta paisaia beroari begira geratu zen, irriz, suspertu eta indarberrituta.”

Juan Luis Zabala. Agur, Euzkadi. Susa argitaletxea