literatur sorkuntza

Film bat eginen dugu...

PROZESUA
Film bat egiten hasten denetik pantailan ikusten den arte prozesu luzea dago. Lan hori aurkezten da minutu batzuetan argazkiekin eta pelikulako irudiekin: gidoilaria gidoia idazten, gidoilaria eta zuzendaria elkarrekin, aktoreak aukeratzeko casting-a, irudien harraldiak eta grabazioa, muntaketa, musika prestatzen eta sartzen, eta karatula eta kartelak egiten.
GIDOIA
Lehenengo urratsa gidoia egitea da: gogoeta, ideiatik istoriora, gidoi literarioa, gidoi teknikoa eta hizkuntza egokiaren erabilera.
IRUDIA
Irudiak grabatzerakoan kontuan hartzen dira: enkoadraketa, plano motak, denbora, muntaketa, trantsizioak, filmaketetako trikimailuak… Hori dena erakusten da adibide grafikoekin.
SOINUA
Zer dira irudiak soinurik gabe? Soinu efektuek eta musikak eszenari eman nahi zaion zentzua indartzen dute, irudiaren erritmoari eta asmoari laguntzen diote… Irudiak eta soinua beti sintonian egoten dira.
EFEKTUAK
Ilargiaren sekretua filman basamortuko sekuentzia Zarauzko hondartzan eta Landetan grabatu zen. Horrelako gezur txiki asko erabiltzen dira eta nola egiten diren erakusten da. Doiketa digitala, 3D-ko efektuak eta kromak erabiltzen dira horretarako.
DISEINUA
Filmaren berri emateko kartela erabiltzen da eta ondo pentsatu eta zaindu behar da. Proba asko egiten dira koloreekin, irudiekin, formarekin eta abar kartel erakargarria izan dadin eta filmaren funtsa adieraz dezan.
MEZUA
Film gehienek mezu eta balio batzuk igortzen dituzte istorioaren, elkarrizketen, irudien eta abarren bidez. Horien gaineko hausnarketa egitera eta ikuspegi kritikoak izatera bultzatu nahi da.
ZINEMAREN BILAKAERA
Zinemaren historiari errepaso bat ematen zaio egon diren iraultza edo aldaketa nagusiak landuz: zinemaren sorrera; lehen iraultza: soinuaren erabilera; bigarren iraultza: kolorearen erabilera eta susperraldia.

 

barratxoa

 

Zuzenketa orria

Filmaren hazia: gidoilariak
Film bakoitzak aktore kolektibo bat dauka, hau da, filma egiten duten profesionalen talde bat. Gidoilaria, egile bakarra ez bada ere, lehenengo atalaren arduraduna da: gidoi zinematografikoa, irudietan transkribatzeko kontatutako pertsonaia batzuen istorioa.
Irudi baten abiadura hitz batena baino hirurogei aldiz azkarragoa da.
Gidoilariaren eginkizuna zera da, xehetasunez eta hizkuntza zinematografiko batez (argi eta garbi) akzioa, irudiak eta pertsonaien arteko elkarrizketak azaltzea. Hau da, ikus-entzunezko hizkuntza batez istorio bat kontatzea.
Gidoilari baten nolakotasunak hauek dira:
Ikus-entzunezko hizkuntza ezagutzea.
Irudiak eta ekintzak osatzeko gaitasuna edukitzea.
Kamera errealitatea txikitzen duen begi bat dela jakitea.
Gidoia filmaren oinarri narratiboa da, ideia berezkoa denean originala dela diogu, baina aurreko obra batean oinarriturik dagoenean (nobela, biografia edo antzerki-lana) moldaketa dela esan dezakegu.
Entzunezko zinemaren helduerak gidoien arduradunentzat izugarrizko aldaketa ekarri zuen. Estudioek idazleak behar zituzten, jadanik gidoiaren eskaleta bakarrik ez zuten idatzi behar, baizik eta elkarrizketak platoan egiaz esan beharko ziren eta aldez aurretik idatzita egon behar zuten.
Aktoreak: aurpegia ematen dutenak
Aktoreek, pertsonaien nortasuna hartzen dute, akzioa amaieraraino aurrera eramaten dutelarik.
"Zuzendariaren lana aktoreak kontziente ez diren hura aurkitzean datza, hauei hazten laguntzea, aktoreak baitira zinema ahaztugabeko zerbait izatea lortu dutenak". Orson Welles.
Paper guztiek filmazioaren aurretiko prestakuntza behar dute. Zuzendaria aktoreen lana zuzentzeaz arduratzen da. Bestelako profesionalak, makilladoreak, ile-apaintzaileak eta jantzien arduradunak alegia, aktorea antzeztuko duen pertsonaia bihurtzen arduratzen dira.
Pertsonaia bat birsortzeko, aktoreak zuzendariaren esanetara jartzen dira. Zinemaren aurrealdea dira. Beraien inguruan liluramendu bat sortzen da, pantailan erakutsitako lanari esker eta agerraldi publikoetan ikusteko irrikan gaudelako. Goya sarien emanaldia, Espainiako zinema-akademiak antolatuta, zinemaren glamour-a arnasteko aukera aparta da.
Laguntzaileak itzalean
ANIMAZIOA: Georges Méliès-en La gran ilusión del cine
Filmazio batean ehunka profesional dabiltza lanean. Hona hemen garrantzitsuenak:
Produkzioburua. Lanaren antolakuntzaren arduraduna da, lankideak aukeratzen ditu eta estudiotik kanpo filmatu behar bada jabe eta agintarien aurrean baimenak gestionatzen ditu. material erosketak gainbegiratzen ditu eta hornitzaileekin harremanetan jartzen da. Baina zereginik nagusiena profesional guztiak koordinatzea da, aurrekontuak ez gainditzen eta epeak betetzen saiatuz.
Zuzendaritza laguntzailea. Bere eginkizunik nabarmenena zuzendariak eta produkzioburuak onartutako lan-plana betetzea da.
Argazki-zuzendaria. Bere zeregina zera da, argia eta argazkigintza erabiliz, hartze bakoitzean giro bat sortzea. Argazki-zuzendariak zuzendariak eszena bakoitzean dituen behar estetikoak eratzen ditu.
Kamera operadorea. Kamerarekin irudia harrapatzen arduratzen da, zuzendariaren eta argazki-zuzendariaren adierazpenak jarraituz.
Skript-a. Filmaren raccord edo jarraitutasunaz arduratzen da. Hau da, pertsonaia bat erretzen ari bada, hurrengo planoan hori bera egiten jarraitu behar du.
Zuzendari artistikoa. Film baten dekoratu eta diseinuaren arduraduna da, baita itxura globalarena ere. Bere menpe jantzien diseinugilea dago (figuringilea), halaber bestelako arduradunak, makillajea, ile-apainketa, atrezzoa, diseinu grafikoa, eta baita produkzioaren bestelako ikuste alderdiak ere.
Soinu ingeniaria. Hartze guztietan soinua erregistratzen du.
Filmazioaren ondoren: muntatzailea
Film bat ikusten dugunean, etengabeko narrazio-prozesu bateratu baten aurrean gaudela pentsa dezakegu. Baina filmatzerakoan hau ez da horrela. Hartzeak gidoiaren ordena errespetatu gabe filmatzen dira. Postprodukzioan muntatzailearen eginkizuna onena aukeratzea da, eta gidoiaren narrazio-hariaren arabera, zati desberdinak elkartu.
Film bat zera da, jarraitutasun ilusioa ematen duten ehunka hartze motz elkartzea. Muntatzaile ilusioa honen arduraduna da. Irudia eta soinua sinkronizatuz egiten du, baliodun zatiak lotuz.
Soinu laborategian, filmazioan grabatutako soinuak bestela fabrikatutako soinuekin batera tratatzen dira, eta horrela soinu-banda egiten da. Banda hirukoitzari buruz ari gara: elkarrizketena, inguruneko soinu-efektuena eta musikarena.
Elkarrizketarik gabeko nahasteak, beste hizkuntzetara bikoiztea posible egiten du. Espainiar Estatuan bikoizketa aktore izateko ohitura izugarria da. Azkenik, soinu-muntatzaile trebe batek sor daitezkeen arazoak zuzentzen ditu. Soinu-efektuen bitartez, eszena bakoitzeko indar dramatikoa biziagotu egiten du.
Bukatzeko, soinu-banda desberdinak master bakar batean prestatzen dira, hemen elkarrizketak, musika, zuzeneko soinua eta soinu-efektuak, irudiarekin sinkronizatuta biltzen dira. Muntatzaileak filmari erantsiko zaizkion efektu optikoak eta tituluak gainbegiratzeko ardura dauka. Zuzendariak eta produktoreak azken muntaia onartzeko ardura dute.
Banaketa, promozioa eta marketinga
Behin filma bukatuta dagoenean, oraindik zeregin ugari dago. Lehen pausua enpresa banatzaileek ematen dute, filma zinemetara eramaten. Filmarekiko konfiantza handia badute, kopia ugari egin eta areto handienetara eramango dituzte (blockbusters adibidez, estudio handietako film komertzialak dira). Horrela ez bada, kopia gutxi egin (autore-filmak) eta zinema txikietara eramango dituzte.
Ikusleak erakartzeko promozioa ezinbestekoa da. Batzuetan Estatu Batuetako superprodukzioek produkzio-aurrekontuaren bikoitza baino gehiago gastatzen dute publizitatea egiten. Europarrek, berriz, zinemaldietan estreinatzen dituzte filmak, entzutea eskuratzeko eta era berean doaneko publizitatea lortzearren.
Marketing produktua ondo saltzen jakitean datza. Ikusleen %70 baino gehiago 15 eta 25 urte bitartekoa da, horregatik, kanpaina handiak haiei zuzenduta daude.
Azken hamarkadetan sortutako merchandising delakoa, film bati buruzko produktuak edo markak saltzean datza. Amerikar superprodukzio guztiek erabiltzen dute, sarreretako salmentek baino askoz diru gehiago eman baitezake. Stars Wars edo Jurassic Park filmak bi adibide garrantzitsu dira.
Azkenik zine aretoak ditugu, gero eta proiekzio (jadanik batzuk digitalak) eta soinu-sistema sotisfikatuagoak dituztenak (DTS, THX...). Hala ere, film baten bizitza ez da bertan bukatzen: DVDak eta dagozkien estrak direla eta, zer esanik badute oraindik.

 

Iturriak (moldatua): www.hikhasi.com
www.hiru.com

 

--->>>ikaslea<<<---