literatur sorkuntza

Generoak

A ariketa:

Behean duzun taula ordenatuko duzu.

biografia
karratua

 

 

karratua Mugimendurik ez duten izaki edo marrazkiei mugimendua ezartzeko erabiltzen den teknika zinematografikoa.
akziozkoa
karratua

 

 

karratua Barre eragitea helburu duen antzerkia; ezaugarri bereko zine- edo literatur-lana.
komedia
karratua

 

 

karratua 1. Fantasiari dagokiona.
2. Alegiazkoa, erreala ez dena.
drama
karratua

 

 

karratua Heroien ekintza gogoangarriak gero eta sinesgaitzagoak bilakatzen dira.
thriller-a
karratua

 

 

karratua Norbaiten bizitzaren kontaera idatzia.
fantastikoa
karratua

 

 

karratua Aparteko gertaera edo ekintza arriskutsu edo segurtasunik gabea.
abentura
karratua

 

 

karratua 1. Antzerkia; tragedia eta komediaren muga esturik gabe sakontasun analitiko zorrotza eta gozotasuna konbinatzen dituena.
2. Antzezteko idatzitako obrak hartzen dituen literatur generoa.
animazioa
karratua

 

 

karratua Tentsio handiko gertaera eta misterioz betetako film edo nobela.

 

B ariketa:

Jarraian dituzuen testuak irakurriko dituzue, ondoren zer generori dagozkion asmatuko duzue.

 

Filma Laburpena Generoa
La vida secreta de las palabras Petrolio plataforma batean istripu bat egon da. Gizon bat hil egin da eta beste bat larri zauritu. Erizain batek zainduko du zauritutakoa, eta bien artean harreman berezia sortuko da, isiltasunez betea.  
Doce fuera de casa Tom Bakerren familiak oporrak Winnetka aintziran pasatzea erabaki du. Han, Kimmy Murtaughekin egingo dute topo, gaztetan Tomen etsaia izandakoa. Bi familien artean lehiaketa ugari egingo dituzte.  
King Kong Ann aktorea Carl Denham zuzendariarekin Skull Island uharte misteriotsura joan da film bat grabatzera. Tribu batek Ann bahitu eta gorila erraldoi bati eskainiko dio.  
Aeon Flux 2415. urtea. Bregna hirian hainbat sekretu biltzen dira. Gobernuko militar batzuek Aeon Fluxen familia hilko dute eta hura mendeku bila hasiko da.  
Asuntos pendientes
Frantziako Polizia Judizialeko buruak bere kargua eskaini die Leori eta Denisi, lapur talde arriskutsu bat harrapatzearen truke. Bi polizien artean gerra piztuko da.  
Crash Lau istorio gurutzatzen dira Los Angelesko autobidean izandako istripu baten ostean. Million dollar baby-ren gidoilariak zuzendu du filma.  
Las crónicas de Narnia Lucy armairu batean sartu eta Narnia fantasiazko munduan murgilduko da. Pevensie anai-arrebak bertan sartu eta Sorgin Zuria gaiztoari aurre egiten saiatuko dira.  
Match Point Chris Wilton irlandarra tenis txapelduna izan zen, eta orain negozioak ditu Tom Hewett entrenatzailearekin.  
Manuale d´amore Tommaso Giuliarekin maitemindu da, baina Giuliak ez dio kasurik egiten. Marco eta Barbararen arteko harremana, berriz, oso korapilatsua da. Mediku bat ere bada, eta maitasunaren gaitzak jota dago.  
Los dos lados de la cama Javier eta Marta ezkontzekotan daude. Pedrok eta Rafak ere neska-laguna dute. El otro lado de la cama-ko mutilak maitemindurik daude, baina bikotekideek ustekabe bat baino gehiago ekarriko diete.  
Teresa de Calcuta Teresa de Calcutaren bizitzan oinarrituriko filma. Indian, 40ko hamarkadako azken urteetan, behartsu eta gaixoei laguntzen hasiko da monja bat.  
Harry Potter y el cáliz de fuego Harry, Ron, Hermione eta beste lagunak Quiddtcheko Mundu Txapelketara doaz, estadio erraldoi batera.  
Chicken little
Oilasko txiki baten gorabeherak kontatzen dira. Zeruaren zati bat buru gainera erori zaiola uste du protagonistak, eta guztiek barre egingo diote.  
Animazioa
Biografia
Fantastikoa
Abentura
Drama (3)
Komedia (2)
Akzioa (3)
Thrillera

--->>>ikaslea<<<---