literatur sorkuntza

Generoak

A ariketa: zuzenketa orria

biografia

 

 

Norbaiten bizitzaren kontaera idatzia.

akziozkoa

 

 

Heroien ekintza gogoangarriak gero eta sinesgaitzagoak bilakatzen dira.
komedia

 

 

Barre eragitea helburu duen antzerkia; ezaugarri bereko zine- edo literatur-lana.
drama

 

 

1. Antzerkia; tragedia eta komediaren muga esturik gabe sakontasun analitiko zorrotza eta gozotasuna konbinatzen dituena.
2. Antzezteko idatzitako obrak hartzen dituen literatur generoa.
thriller-a

 

 

Tentsio handiko gertaera eta misterioz betetako film edo nobela.
fantastikoa

 

 

1. Fantasiari dagokiona.
2. Alegiazkoa, erreala ez dena.
abentura

 

 

Aparteko gertaera edo ekintza arriskutsu edo segurtasunik gabea. Abentura handiak iragan ditu itsasoan.

animazioa

 

 

Mugimendurik ez duten izaki edo marrazkiei mugimendua ezartzeko erabiltzen den teknika zinematografikoa.



B ariketa: zuzenketa orria

Filma Laburpena Generoa
La vida secreta de las palabras Petrolio plataforma batean istripu bat egon da. Gizon bat hil egin da eta beste bat larri zauritu. Erizain batek zainduko du zauritutakoa, eta bien artean harreman berezia sortuko da, isiltasunez betea.
Drama
Doce fuera de casa Tom Bakerren familiak oporrak Winnetka aintziran pasatzea erabaki du. Han, Kimmy Murtaughekin egingo dute topo, gaztetan Tomen etsaia izandakoa. Bi familien artean lehiaketa ugari egingo dituzte.
Komedia
King Kong Ann aktorea Carl Denham zuzendariarekin Skull Island uharte misteriotsura joan da film bat grabatzera. Tribu batek Ann bahitu eta gorila erraldoi bati eskainiko dio.
Akzioa
Aeon Flux 2415. urtea. Bregna hirian hainbat sekretu biltzen dira. Gobernuko militar batzuek Aeon Fluxen familia hilko dute eta hura mendeku bila hasiko da.
Akzioa
Asuntos pendientes
Frantziako Polizia Judizialeko buruak bere kargua eskaini die Leori eta Denisi, lapur talde arriskutsu bat harrapatzearen truke. Bi polizien artean gerra piztuko da.
Akzioa
Crash Lau istorio gurutzatzen dira Los Angelesko autobidean izandako istripu baten ostean. Million dollar baby-ren gidoilariak zuzendu du filma.
Thriller
Las crónicas de Narnia Lucy armairu batean sartu eta Narnia fantasiazko munduan murgilduko da. Pevensie anai-arrebak bertan sartu eta Sorgin Zuria gaiztoari aurre egiten saiatuko dira.
Abentura
Match Point Chris Wilton irlandarra tenis txapelduna izan zen, eta orain negozioak ditu Tom Hewett entrenatzailearekin.
Drama
Manuale d´amore Tommaso Giuliarekin maitemindu da, baina Giuliak ez dio kasurik egiten. Marco eta Barbararen arteko harremana, berriz, oso korapilatsua da. Mediku bat ere bada, eta maitasunaren gaitzak jota dago.
Drama
Los dos lados de la cama Javier eta Marta ezkontzekotan daude. Pedrok eta Rafak ere neska-laguna dute. El otro lado de la cama-ko mutilak maitemindurik daude, baina bikotekideek ustekabe bat baino gehiago ekarriko diete.
Komedia
Teresa de Calcuta Teresa de Calcutaren bizitzan oinarrituriko filma. Indian, 40ko hamarkadako azken urteetan, behartsu eta gaixoei laguntzen hasiko da monja bat.
Biografia
Harry Potter y el cáliz de fuego
Harry, Ron, Hermione eta beste lagunak Quiddtcheko Mundu Txapelketara doaz, estadio erraldoi batera.
Fantastikoa
Chicken little Oilasko txiki baten gorabeherak kontatzen dira. Zeruaren zati bat buru gainera erori zaiola uste du protagonistak, eta guztiek barre egingo diote.
Animazioa

Iturriak: Berria, Harluxet hiztegi entziklopedikoa, www.hiru.com

--->>>ikaslea<<<---