|
|
OINARRIZKO
HIZKUNTZA TREBETASUNAK |
Dolua
Grabazioa 2 aldiz adituko dute ikasleek eta galderei erantzuna emanen diete. |
||
| 1. |
Zenbat dolu egoera aipatu ditu? |
|
| Heriotza Minbizia bezalako diagnosia Seme-alabaren baten gaitza Bikotea haustea |
||
| 2. |
Zer da dolua? |
|
| Galera baten aurrean gainditzen dugun prozesua da, non galera horrek betetzen zuen toki afektiboa eta guk hor jartzen genituen afektuak-eta toki batetik bestera mugitu behar ditugun; galera horren oroitzapena gelditzen da, nolabait, gu konfortatzeko. | ||
| 3. |
Fase berean gelditzeari, hau da, ez atzera, ez aurrera gelditzeari nola deitu dio? |
|
| Dolu patologikoa. | ||
| 4. |
Zenbat fase daude? Beti ordena berean gertatzen dira? |
|
| Bost fase daude: ukatzea, haserrea edo kulpabilitatea,
hausnarketa, depresioa edo beherakada eta onartzea. Normalean ordena honetan gertatzen dira faseak, baina ez da beti horrela izaten. |
||
| 5. |
Zenbat irauten du doluak? |
|
| Normalean bi urte behar izaten dira dolua gainditzeko.
Hala ere, hurbiltasun mailaren araberakoa da. Pertsona maitasunez gogoratzean dugunean eta ez tristeziaz esan dezakegu gainditu dugula. |
||
Ulermen galderak erantzun eta zuzendu ondotik, ikasleei dolurik pasatu duten edo dolurik pasatu duen inor ezagutzen duten galdetuko diegu; zer dakiten horren inguruan, etab. |
||
| Iturria: www.ikasbil.net |