EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Europako berogailua, geldotzen

Albiste honetan hainbat aditz-izen kendu ditugu. Eskaintzen zaizun aukeren artean zein da zuzena testuak zentzua izan dezan?

Europako berogailua, geldotzen

Golkoko itsaslasterra %30 moteldu dela ikusi dute zientzialariek, eta gizakien jardueraren ondorioa dela gaineratu dute

Europaren berogailua matxuratzen ari dela esatearen / esateaz / esateko / esaten lehen zantzuak hauteman dituzte zientzialariek. Euskal Herria Ternuaren parean dagoela ikusten da munduko edozein mapari erreparatu / erreparatuta / erreparatutzeko / erreparatutzen. Baina, Ozeano Atlantikoan tropikoetatik iparraldera ur beroa daraman golkoko itsaslasterrari esker, Europa Kanada baino askoz epelagoa da. Askotan iragarri dute Lurra berotzea / berotzeak / berotzeko / berotzen ur laster hori geldituko duela. Azken 50 urteotan lasterra %30 moteldu dela frogatu dute orain. Datozen hamarkadetan, baliteke izotz aro txiki batean sartzea / sartzeak / sartzeari / sartzeko Europa, bitartean Lurra berotu arren.

«Ez dugu esan nahi itsaslasterra geldituko dela, baina gure aurkikuntzek urduri jarri gaituzte», esan du Harry Bryden ozeanografoak. Brydenen taldeak egin du azterketa, eta Nature aldizkarian zabaldu ditu ondorioak. Azken 50 urteotako datuak erabili dituzte, eta neurketa gehiago egin dituzte Bahametatik Kanarietara, 25. paraleloari atzetik / begiratu / jarraika / jarrita. «Emaitzak ustekabea izan dira», gaineratu du Brydenek.

Milioi bat zentralen pare

Karibe aldean hasten da golkoko itsaslasterra iparraldera eginda / egitea / egiten / egitetik. New York eta Portugalen parera heltzen denean, bitan banatzen da, Atlantikoaren erdian. Adarretako batek berriz hegoaldera egiten du, eta tropikoetatik atera gabe ixten du biribila. Beste adarrak, ordea, iparraldera egiten du, Eskandinaviarantz. Ur beroa denez, ozeanoaren azalean mugitzen da, eta Europako airea berotzen du. Mendebaldeko haizeak euria eta lasterraren epeltasuna ekartzen dizkio Euskal Herriari neguan. Europako tenperaturak 5-10 gradu inguru igotzen ditu. «Ematen duen beroak milioi bat argindar zentralen parekoa da», esan du Bryden ozeanografoak.

Europako iparraldera heltzen denerako, ordea, asko hozten da ura, eta Islandia zein Groenlandia aldean ozeanoaren hondora sartzen da. Orduan abiatzen du itzulerako bidaia, Ipar Amerikako kostaldetik, 3.000 eta 5.000 metroko sakoneran. Azken hori neurtzea / neurtzean / neurtzeari / neurtzeko etorri da ustekabea. Kalkuluen arabera, %30 murriztu da lasterraren indarra, eta tropikoetara itzultzen den adarra %30 indartu da. Ondorioz, Europara heltzen den ur epela asko gutxitu da: 20 milioi tona ur segundoko heltzen zen 1957. urtean; iaz, berriz, 14 milioi baino ez. «Txundigarria da informazioa, berez», esan du Detlef Quadfasel Hanburgoko (Alemania) Unibertsitateko ozeanografoak, «baina mezu garrantzitsua ere bada Kyotoko itunaren etorkizuna negoziatzear / negoziatzeari / negoziatzeko / negoziatzen ari diren politikarientzat: gure klima aldatzen ari gara». Montrealen (Quebec) daude bilduta munduko ingurumen agintariak egun hauetan, Lurraren berotzearen / berotzeko / berotzetik / bertotzea aurkako nazioarteko hitzarmena nola bete eztabaidatuz / eztabaidatzea / eztabaidatzean / eztabaidatzeko.

Gakoa gatzean datza

Zergatik murriztu da itsaslasterra, ordea? Zientzialari batzuek uste dutenez, baliteke lasterrak berezko ziklo bati jarraituz / jarraitzea / jarraitzeko / jarraitzen. Michael Schlesinger zientzialariak frogatu zuen joan zen hamarkadan ipar Atlantikoko adarra indar / indartu / indartzeko / irdartzen eta ahul / ahuldu / ahulduz / ahultzen egiten dela 70 urteko zikloan. Edonola ere, egungo aldaketak horrekin zerikusirik ez duela uste du Schlesingerrek berak. «Berezko zikloak hotzaldia eragin zuen 1970eko hamarkadaren erdia aldera, eta gero epelaldia, baina hemen berriz hotzaldia dugu», esan du. Lasterra sakonean moteltzea / moteltzeak / moteltzen / moteltzetik «froga argia» da gizakiek eragindako klima aldaketaren ondorioa dela esanari / esanez / esateko / esaten, gaineratu duenez.

Brydenen arabera, itsasoaren gatzean dago gakoa. Artikoko izotza ur / ureztatzen / urtzeko / urtzen eta hango ibaiak azkartzen ari denez, Atlantikoaren iparraldeko ura gezatzen ari da. Gatz gutxiago izanik, arinagoa da ura, eta lasterra ez da orain arte bezala hondoratuz / hondoratzea / hondoratzeko / hondoratzen, itzulerako bidea hartzea / hartzeari / hartzeaz / hartzeko. Golkoko itsaslasterrean gertaturiko aldaketek eragin zuten duela 110.000 urteko izotz aroa. Hollywoodeko The day after tomorrow (Etzi) filmean fantasia handiz erakutsi zuten nola gelditzen zen golkoko itsaslasterra eta izotza ipar hemisferioaz jabetzea / jabetzeak / jabetzean / jabetzetik. Klima, ordea, hori baino askoz konplexuagoa da. Baliteke Europako iparraldeko batez besteko tenperaturak lau edo bost gradu jaistea, nahiz eta Lurra berotzen jarraitu. Adituek ez dakite zer ekarriko duen itsaslasterra moteltzea / moteltzeak / moteltzeari / moteltzetik. «Ez da bat-bateko kontua izango, The day after tomorrow-n bezala, baizik eta hamarkada batekoa», dio Erresuma Batuko klimatologo Meric Srokoszek. «Ez gara beste izotz aro batez ari, baizik eta negu gorriagoaz».

 

Iturria:www.ikasbil.net

 

--->>>irakaslea<<<---