KONTALARIA: Bigarren egunean mirabeen
artean galdezka ibili zen, eta izenik bitxienak eta xelebreenak
bota zizkion gizontxoari, Basapiztia, Ahariburu, Hankamehar baina
hark berriz ekin zion:
GIZONTXOA: Hori ez da nire izena.
KONTALARIA: Hirugarren egunean atzera
etorri zen mandataria eta kontatu zion:
MANDATARIA: Beste izenik ez dut aurkitzerik
izan, baina basoko bazter bateko mendi gailur batera, hara, lekutara,
iritsi nintzenean, etxetxo bat ikusi nuen eta etxe aurrean sua pizturik,
eta suaren inguruan, lasterka, egundainoko gizontxo barregarri bat,
hanka batean saltoka, eta hots egin zuen:
"Ogia egingo diat gaur,
garagardoa bihar, erreginaren umea etzi niretzat izango diat. Hupa!
Hupa! Martin Tin Tin, Nire izena inork ezin dik jakin!" |