Erantzun hauek erabiliz txisteak osatu. Ondoren, txiste bana ikasi eta denen
aurrean kontatuko duzue.
| a. |
- Zer urte eta zer demonio! Beste hanka ere adin berekoa da eta ez dit
ba minik ematen... |
| b. |
- Ziur egongo ez naiz, bada? Bi aldiz entzun dut behintzat eta... |
| c. |
- Baina gaur oliba hezur bat irentsi dut ordea... |
| d. |
- Ez, lapurtu ere ez zizkidaten egin. Ba al dakizu zer gertatu zen? Mozkorturik
nengoela eta atzeko eserlekuan jarri nintzela. |
| e. |
- Oraindik digestiorik egin ez dudalako. |
| f. |
- Orduan geroago etorriko naiz. |
| g. |
- Horixe da alferkeriaren ondorioa –erantzun dio Pitxuk lasai asko. |
| h. |
- Ez, ez. Ez noa horrelakorik egitera. Mozkortu gabe ere nahiko lan ematen
didate arkakusoek eta zer izango ote litzateke mozkortuta jartzen direnean? |
| i. |
- Bai. Geroztik ez dut lanik egin. |
| j. |
- Bai, 52 autobus pasatu dira oraindik. |
| k. |
- Hil eta gero eta jaio baino lehen jan dezakegulako. |
| l. |
- Ez nintzen zurekin hizketan ari... txiklea mastikatzen ari nintzen. |
| m. |
- Zu hilko zara. |
| 1.
|
Gizon bat herriko ertzain batengana joan zen eta esan zion:
- Azeleragailua, bolantea, frenoa... lapurtu dizkidate autotik.
- Zatoz hemendik bi egunetara –erantzun zion ertzainak.
Hala, joan zen handik bi egunetara eta ertzainak galdetu zion:
- Zer, aurkitu al dituzu? |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 2.
|
Lehengo aldiz Madrila joan zen kanpotar batek galdetu zion han aurkitu
zuen beste bati:
- Hemendik gertu al dago Puerta del sol?
- 59. autobusa hartzen baduzu bertaraino eramango zaitu.
Handik hiru edo lau ordutara leku berean ikusi zuen kanpotarra autobusaren
zain eta galdetu zion:
- Baina hemen al zaude oraindik? |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 3.
|
Gizon bat, kale bazterrean, bizkarrari hazka eta hazka ari zen.
Lagun batek galdetu zion:
- Zer gertatzen zaizu, Inixio?
- Ez dakit... arkakusoak edo... izugarrizko hazkura daukat.
- Nik esango dizut zer egin. Igurtzi ezazu bizkarra alkoholez eta
ez duzu hazkurarik izango. |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 4.
|
Eroetxeko zuzendariak proba bat egin nahi izan zuen eroen gaixotasuna
zein neurritakoa zen jakiteko. Piszina hustu zuen eta esan zien
eroei:
- Salto denok, igerian egin.
Batek ez beste denek salto egin zuten. Eta zuzendariak pentsatu
zuen bere artean: “Hauxe egongo da hemen sanoena”. Eta
galdetu zion eroari:
- Aizu, zuk zergatik ez duzu saltorik egin?
Eta eroak erantzun: |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 5.
|
- Zer ordu da?
- Ordubata. Oraintxe jo du eliz dorreko erlojuan.
- Ziur al zaude? |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 6.
|
Irakaslea ahalegin guztiak egiten ari da ikasleek aditzak ikas
ditzaten:
- Ea, Txomin! Nola izango litzateke ni bizi naiz aditza geroaldian?
Eta Txominek, ongi pentsatu ondoren, honela erantzun zion: |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 7.
|
| Irakasleak ikasleei:
- Orain idazlan bat egingo duzue. Hau da gaia: “Alferkeriaren
ondorioak”.
Handik ordubetera papera zuri-zuri, ezer idatzi gabe, entregatzen
du Pitxuk.
- Zer da hau, Pitxu? –galdetu dio irakasleak. |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 8.
|
- Orain, hasieran, egunean mila pezeta irabaziko duzu eta geroago
mila eta bostehunera igoko dizut soldata. |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 9.
|
Irakaslean ikasleari:
- Zein da animaliarik produktiboena?
- Oiloa, jauna!
- Eta zergatik? |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 10.
|
Adineko gizon bat sendagilearengana doa. Aspalditik zebilen
ezkerreko hankako minez. Eman zion sendagileari gertatzen zitzaionaren
berri eta honek erantzun zion:
- Min hori adinarena da. Urteak, urteak, gizon!
Eta gizonak, haserre, honela erantzun zion: |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 11.
|
Gorrak:
- Ez ezazu nirekin hizketan denborarik gal, gorra naiz eta. |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 12.
|
- Lanean ari nintzen bitartean ez erretzeko esan zidan sendagileak.
- Eta egin al duzu esandakoa? |
|
| |
?? |
|
| |
|
|
| 13.
|
Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa:
- Zenbat hezur dauzka zure gorputzak?
- 208, jauna.
- Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala
giza gorputzak? |
|
| |
?? |
|
| |
|
|