EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Txisteak II

Ikasleak lau taldetan banatuko ditugu. Talde bakoitzari bina txiste emanen dizkiegu eta ikasteko tartea eman ondotik, irakurri gabe ikaskideei kontatuko diete. Gero, talde bakoitzak zenbait txiste prestatuko ditu, ikaskideen aurrean kontatzeko. Txisterik politenak txukun jarri eta denentzako kopiak ateratzen ahal dira.

Mozkorrak
"Aitatxo, nolakoak dira mozkorrak?"
"Begira, alabatxo, ikusten dituzu hango bi zuhaitz haiek? Ba mozkorrek lau ikusten dituzte bi dauden tokian".
"Baina, aitatxo, han zuhaitz bakarra dago eta".
 

Galtzontzilo aldaketa
Behin sarjentua etorri omen da, eta "a formar" denak jartzen omen ditu, soldadu guztiak eta...
- Beno, gaur bi notizia dauzkat zuei emateko, bata ona eta bestea txarra. Zeinekin hasiko naiz?
- Onarekin, onarekin! - soldadu guztiak: "Ona, ona, ona, ona!"
- Beno, notizi ona da gaur galtzontzilo guztiak aldatuko ditugula.
- Eeee! Ba huen garaia!... Eta txarra?
- Txarra? Hik harekin, beste hark beste horrekin...

 
Antojoak
Bi ume, hiru ume plazan, herriko plazan, eta batek besteei:
- Badakizue, nire amak haurdun zegoenean, antojoak izaten zituen, eta egun guztia pasatzen zuen izozkia jan eta izozkia jan, izozkia jan eta izozkia jan. Eta ni jaio nintzen, eta, jaioz geroztik, hemen nago hotzak akabatzen.
Eta beste umeak:
- Bai, ba nire amak ere haurdun zegoenean, antojoak izaten zituen. Egun guztia pasatzen zuen intxaurrak jan eta intxaurrak jan, intxaurrak jan eta intxaurrak jan. Jaio nintzen, eta hemen nago koxkorrez beteta.
Eta hirugarrenak:
- Hori ez da ezer. Nire amak ere antojoak izaten zituen. Egun guztia pasatzen zuen musika entzun eta musika entzun, musika entzun eta musika entzun. Ah! baina niri ez zait ezer pasatu, ez zait ezer pasatu, ez zait ezer pasatu, ez zait ezer pasatu.
 

Ezti-potoak

Semeak amari:
- Ama, ama! Egia al da erleak egiten duela eztia?
- Bai, seme, eztia erleek egiten dute.
- Eta, horren txikiak izanda, nola estutzen dute hainbeste potea?

 

Iturria:www.ikasbil.net

 

Elgoibartar, ermutar eta eibartar bana bildurik zeudela, Elgoibarkoak esan zuen:
- Ni hiltzen naizenean jendeak ni oso langilea nintzela esatea gustatuko litzaidake.
- Nik nahiko nukeena da jendeak esatea oso
pertsona ona nintzela –zioen Ermukoak.
Azkenik eibartarrak egin zuen berba:
- Nik nahi dudana da nire heriotzean jendeak esatea: ‘Begira! Mugitzen ari da!’

Julen Mendikute

 

Euskara ikasten:
- Ea Txomin! Nola esaten da puerta euskaraz?
- Atea.
- Oso ongi! Eta puerto?
- Ateo!

Aitor Oregi

 

Jaimito bere amonarekin kaletik doa. Jaimitok lurrean txikle bat ikusi du eta hartu egin nahi du.
- Jaimito, ez hartu lurretik gauzak! –esan dio amonak.
Gero, amona lurrera erori da eta esan dio Jaimitori:
- Jaimito lagundu!
Eta Jaimitok erantzun dio:
- Ez amona, lurreko gauzak ez dira hartzen.

Cynthia

 

Hegazkin batean bi Realzale eta Athletikeko beste bi daude. Kapitainak esan du:
- Hegazkina izorratu da eta pisua bota behar dugu.
Maletak bota dituzte, baina beranduago…
- Orain hegazkinaren lurra bota beharko dugu.
Realekoak eta Athletikekoak goiko barrara helduta gelditu ziren.
Realekoek pisua bota behar zutela ikustean, diote:
- Athleeeeeetik!!!
Eta Athletikekoek eskua jaso eta…
- Ieeeeeup!!!

Olatz Laskurain

 

 

Iturria: www.etakitto.com