EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Bikoteka IV

Ikasleak bikoteka jarriko ditugu. Interesatzen zaizkien gaiak zein diren galdetuko diegu (bestela irakasleak proposatuko ditu) eta bikote bakoitzak gai bana aukeratuko du. Aldez aurretik, hurrengo saiorako horren inguruko informazioa Interneten, liburutegian edo aldizkariren batean bila dezatela eskatuko diegu. Hurrengo saioa gaia behar bezala prestatzeko, zalantzak argitzeko, eta abar erabiliko dute. Hirugarren saioan prestatu duten gaia 5-10 minutuz denen aurrean azalduko dute.

Oharra: Aukeratutako gaiaren inguruan informazio gutxi badago, gaiez alda dezaketela esanen diegu.

Betiko gaiez gain (kutsadura, arrazakeria, drogak...), gustuko dituzten musika taldeen inguruko informazioa, gogoko duten pertsonaia baten ingurukoa, eta abar ere balia dezakete lan honetarako.