EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Telebista

Irakasleak arbelean galdera hauek idatziko ditu eta ikasleek koadernoan erantzunak idatzi beharko dituzte:

    1. Zenbat denbora pasatzen duzu telebistaren aurrean?
    2. Zein programa ikusten duzu? Zergatik?
    3. Zein programa gustatzen zaizu gehiago? Zergatik?
    4. Ba al dago aspertzen zaituen programaren bat? Zein? Zergatik?
    5. Zein da gorroto duzun edo gehien maite duzun telebistako pertsonaia? Zergatik?

 

Erantzunen arabera, ikasleak bi taldetan banatuko ditugu eta debatetxo bat eginen dute. Beste taldekoei haien gustuak defenditzeko argudioak eman beharko dizkiete.

 

Iturria:
Ana Lúcia E.S. Costa & Prosolina Alves Marra. ¡Vamos a jugar! Difusion, 2000

 

Erabil ditzaketen hainbat modalizatzaile, antolatzaile eta lokailu:

- Ez dago zalantzarik... –(e)la
- Segur aski
- Dudarik gabe
- Zer esanik ez
- Nik uste dut... –(e)la
- Ukaezina da... –(e)la
- Ziur egon... –(e)la

Arrazoien kohesioa lortzeko:

- Alde batetik, ... bestetik...
- ...-(e)lako, bait-...
- Eman dezagun... –(e)la

Konklusioak sartzeko:

- Honela...
- Horren ondorioz...
- Horregatik...
- Hori dela eta...
- Beraz,...

Iturria:
Joaquin Dolz & Auguste Pasquier. Konbentzitzeko argudiatu. DBHko lehen ziklorako sekuentzia didaktikoa. Nafarroako Gobernua